Ulrike Ottinger

Ulrike Ottinger (Konstantza, Alemania, 1942ko ekainaren 6a) zinema zuzendaria da. Berak esana da:

« Oso gazte hasi nintzen, nire amak, bere lanbidea zela eta, asko bidaiatu behar izaten zuen, eta txikitan harekin bidaiatzen nuen. Bederatzi urte betetzean, Kodak Retina kamera txiki bat oparitu zidan. Argazkiak egin niezazkiokeen ezagutzen nuen jende interesgarri hari guztiari.

Halaxe hasi nintzen "bestea"ren berri izaten. Gero antzerkia egiten jardun nuen, Konstantzan. Garai hartan zuzendari asko zeuden emigraziotik itzuliak, frantziar kultura asko zegoen nonahi, frantziar militarrek Konstantzan zutelako kuartela.

Aita margolaria zenez, harreman estua geneukan artistekin. Baina gero denbora asko behar izan nuen benetan zer nahi nuen erabakitzeko. Parisera joan nintzen, eta margolari moduan hasi. Geroago, garai hartan frantsesez "action" esaten zitzaiona egin nuen, ondoren performance bihurtuko zena. Parisen interes handia hartu nuen zineman.

 »
Ulrike Ottinger[1]
Ulrike Ottinger

Bizitza
JaiotzaKonstantza, 1942ko ekainaren 6a (81 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria, argazki-zuzendaria, margolaria eta zinemagilea
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia

ulrikeottinger.com…
IMDB: nm0653200 Allocine: 4172 Allmovie: p188004
Discogs: 2418341 Edit the value on Wikidata

Filmografia

  • Laocoon and Sons
  • Madame X
  • Ticket of no Return
  • Dorian Gray in the Mirror of the Yellow Press
  • Zwölf Stühle Hamabi eserleku
  • Südostpassage. Südost pasartea. Eine Reise zu den neuen weißen Flecken auf der Landkarte Europas
  • Freak Orlando. Eine künstlerische Gesamtkonzeption
  • Countdown

Kritika

2004an Ottinger lanei buruz "Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia"-ko audio-bisualen departamentuak horrela esan zuen: En la obra de Ottinger la realidad sólo es un aura. Cada imagen es una sorpresa y los filmes funcionan como subtexto de diferentes temas, desde los prejuicios sociales hasta el ostracismo, desde los rituales de poder hasta la muerte. Su reapropiación de la estética del narcisismo desde un discurso feminista hace su obra muy inusual y enormemente diferente de la realizada por muchas mujeres, por lo general documentales centrados en cuestiones propias del universo femenino, como maternidad,prostitución, racismo o explotación económica.

Erreferentziak

  1. Miren ERASO: «Ulrike Ottinger zinemaren ispiluan», Zehar aldizkaria, 55. zenbakia.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.