Ulizar
Ulizar, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Ez da tontor nabarmeneko mendia: borobila eta soila da bere gaina, eta bera adinako beste muino batzuek inguratzen dute. HMan Olamuño?, 861 m., izeneko muinoa dago, izeien artean, horietako asko ihartuta, eta iparraldean Altzegi, 853 m., hura ere pinudiaren mendean. Pista ugarik urratzen dute ingurua eta ibiltzeko leku garbia eta polita da. Gailurrean erpin geodesikoa eta txartelontzia topatuko dituzue.
Ulizar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 867 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°05′06″N 1°58′08″W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.