Ulises Eyherabide
Ulises Miguel Eyherabide (San Nicolás de los Arroyos, Argentina, 1967ko otsailaren 1a – 2022ko uztailaren 29a) diseinatzaile grafikoa, arkitektoa eta rock musikaria izan zen, Rescate izeneko rock talde kristauaren liderra eta sortzailea izateagatik ezaguna.
Ulises Eyherabide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Nicolás de los Arroyos (en) , 1967ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | 2022ko uztailaren 29a (55 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta arkitektoa |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group |
Bizitza
Jatorriz San Nicolás de los Arroyos hirikoa, Eyherabidek Rescate taldea sortu zuen, Jonathan Thompson estatubatuar jatorriko nerabearekin batera, 1980ko hamarkadaren amaieran, Estatu Batuetako rock gospel mugimenduan inspiratuta. Rescaterekin estudioko zortzi disko grabatu zituen, abesti gehienen konpositorea izanik. Taldearen ia disko guztiak ere ekoitzi zituen.[1][2][3]
Beste ekoizle batzuekin lan egin zuen hainbat diskoetan, hala nola, Juan Blas Caballerorekin, Adrián Schinoffekin, Tweety Gonzálezekin, besteak beste. Rescaten, konpositore izateaz gain, album guztien irudiaren eta artearen diseinatzailea eta ekoizlea izan zen.[4]
1994an Christi Sue Thompsonekin ezkondu zen, eta elkarrekin bi seme-alaba izan zituzten: Federico eta Agustina. San Nicolás hirian bizi zen, Buenos Airesko probintzian. 2014an, Eyherabidek Frantzisko aita santuari Rescateren azken albumetako bi eman zizkion opari. [5]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Biografia de Rescate
- (Gaztelaniaz) Biografía de Rescate
- (Gaztelaniaz) Conversando sobre composición con Ulises Eyherabide.
- (Gaztelaniaz) Entrevista a Ulises Eyherabide vocalista de Rescate.
- (Gaztelaniaz) Ulises de Rescate obsequia al Papa Francisco sus discos "Indudablemente" y "Buscando Lío".