Ukua
Ukua, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Gandorraren ertza doi-doi ageri da basoaren gainean iparraldeko isurialdean. Ez dirudi mendizaleen arreta gehiegi erakartzen duenik, ez da nabari behintzat arrasto nabarmenik tontorraren bila. Tontorrean ezpela da nagusi lapiaz hautsiaren gainean eta arreta jarri beharra dago tontorra aurkitzeko, nahiko eremu laua baita. Handik Elkeren ikuspegi polita ezagutu daiteke. Larrogain eta Aintzioaren soslai bihurria ere ikusgarria da, zeharka ikusita ere, iparraldean, mendi kate berean.
Ukua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.061 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′16″N 1°24′50″W |
Mendikatea | Labiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.