Errusiaren kontrolpeko Ukrainako lurraldeak
Ukrainako "aldi baterako okupatutako lurraldeak" (ukranieraz, eta ofizialki: Тимчасово окупована територія України) halakotzat definitu ziren Ukrainako legedian, Errusiaren okupazio militarraren ondorioz Krimeako penintsularen eta Donetsk eta Luhansk probintzien zati batzuen gaineko Ukrainako kontrola galdu ondoren. Krimeako penintsularen egoera konplexuagoa da Errusiak lurraldea 2014ko martxoan bereganatu zuenetik, eta orain bi subjektu federal gisa administratzen du: Krimeako Errepublika eta Sebastopoleko hiri federala. Ukrainak Krimea aldarrikatzen jarraitzen du bere lurraldearen zati gisa, atzerriko gobernu gehienen eta Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 68/262 ebazpenaren babesarekin,[1] nahiz eta Errusiak eta NBEko beste estatu kide batzuek Krimea Errusiako Federazioaren zati gisa onartzen duten, edo 2014ko Krimeako erreferendumaren alde daudela adierazi duten. 2015ean, Ukrainako Parlamentuak ofizialki 2014ko otsailaren 20a ezarri zuen "Errusiak Krimea eta Sebastopol aldi baterako okupatzen hasteko data" gisa.[2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) CNN, Matt Smith and Alla Eshchenko. «Ukraine cries 'robbery' as Russia annexes Crimea» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- (Ukraineraz) «"Няша" Поклонська обіцяє бійцям "Беркута" покарати учасників Майдану» www.segodnya.ua (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).