Ukhta

Ukhta (errusieraz: Ухта́; komieraz: Уква, Ukva) Ipar-mendebaldeko Errusiako hiri industriala da, Komien Errepublikakoa. Ukhta ibaiaren ertzean dago, Syktyvkarretik 258 km ipar-ekialdera eta Moskutik 1.248 km ipar-ekialdera. 2010ean 99.591 biztanle zituen[1].

Ukhta
Уква
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Komi
Hiri okrugaUkhta Urban Okrug
Izen ofizialaУхта́ (errusieraz)
Уква (komieraz)
Jatorrizko izenaУква
Posta kodea169300
Geografia
Koordenatuak63°34′N 53°42′E
Map
Azalera13200 km²
Altuera100 m
Demografia
Biztanleria97.087 (2018ko urtarrilaren 1a)
−719 (2017)
Informazio gehigarria
Sorrera1929
Telefono aurrizkia82167
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakNarian-Mar
http://mouhta.ru/

Historia

1929an sortua izan zen Txibiu izenarekin. 1939an Ukhta izena eman zitzaion eta 1943an hiri izendapena jaso zuen, Petxorako burdinbidearekin lotu zutenean[2]. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan asko garatu zen inguruan zeuden gulagetako gatibuen lanari esker.

Klima

    Datu klimatikoak (Ukhta)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 2.5 3.0 13.0 23.8 30.1 33.5 35.2 32.5 27.4 20.0 8.2 3.6 35.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -13.1 -10.9 -2.4 4.6 12.0 19.0 22.1 17.3 10.7 2.8 -6.0 -10.6 3.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -16.5 -14.7 -6.8 -0.5 6.3 13.3 16.5 12.4 6.9 0.4 -8.9 -13.8 -0.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -20.0 -18.1 -10.9 -5.0 1.5 8.2 11.6 8.4 4.0 -1.8 -11.3 -17.2 -4.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -48.5 -43.9 -39.2 -28.4 -16.9 -4.2 -0.4 -3.9 -8.8 -26.4 -37.8 -49.0 -49.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 32 26 29 28 44 66 71 69 54 55 40 39 553
Iturria: Weatherbase[3]

Ekonomia

Hiria petrolio eta gas naturalean aberatsa den Petxoraren arroan dago. Petrolioaren parte bat bertan fintzen da, baina gehiena Mosku eta San Petersburgeko findegietaraino garraiatzen da, oliobideetan zehar[2].

Ukhtar ezagunak

  • Viktor Lyapkalo (1956), margolaria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.