Uji (Kyoto)
Uji (japonieraz: 宇治市 Uji-shi) Japoniako Honshuko uhartearen mendebaldean dagoen hiria da, Kyoto prefeturako bigarren handiena. UNESCOk 1994ean Gizateriaren Ondare izendatu zituen bi tenplu daude bertan, Byōdō-in eta Ujigami santutegia. 2011ko erroldaren arabera 189.929 biztanle ditu.
Uji 宇治市 宇治市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kansai Kyoto | ||
Alkatea | Atsuko Matsumura (en) ![]() | ||
Jatorrizko izena | 宇治市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°53′04″N 135°47′59″E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 67,55 km² | ||
Altuera | 51 m | ||
Mugakideak | Kyoto, Joyo (en) ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 179.626 (2021eko martxoaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 2.659,16 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1951ko martxoaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) ![]() | ||
Hiri senidetuak | Kamloops (en) ![]() | ||
http://www.city.uji.kyoto.jp/index.html www.city.uji.kyoto.jp |
Geografia
Kyoto hiriaren hegoaldeko periferian dago. Uji ibaiak zeharkatzen du hiria, aurrerago Yodo ibaia izango dena.
Historia
Ōjin enperadoreak jauregi bat eraiki zuen Ujin IV mendean. XII eta XIII mendeetan hiru borroka izan ziren Uji ibaian, zehazki 1180, 1184 eta 1221ean.
Ashikaga Yoshimitsu shogunak (1358–1408) te berdearen landaketa bultzatu zuen eta ordutik aurrera ekoizle eta banatzaile garrantzitsua izan da. Tsuen tea 1160tik aurrera zerbitzatu izan da Japoniako te dendarik zaharrenean.
Ondasun nabarmenak
- Byōdō-in tenplu budista: Japoniako tenplu budista garrantzitsuenetakoa da. 10 yenetako txanponean agertzen da.
- Ujigami santutegia: Japoniako santutegi xintoista zaharrena da.
- Uji santutegia
Iruditegia
- Byōdō-in tenplua.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez)(Frantsesez) Ujiko webgune ofiziala