Ujanko

Ujanko. Euskal mitologian Olentzerorekin parekotasuna duen urtezaharreko pertsonaia da

Ujanko
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Ujanko Jaitzeko gabopnetako pertsonaia
Jaitzen inguruetan ezagutzen zuten Ujanko, urteak haina begi dauzkan pertsonaia, egunero begi bat galtzen zihoan arabera urtezaharrerako begi bakar azaltzen zan, Tartalotarren antzera

Gabonzaharreko olentzaroko pertsonaia

On Joxemiel Barandiaranek izugarri dan pertsonai honen berri eman zuen bere lanetan.

Berez, dirudienez, bakarrik Jaitzen inguruan jaso zuen pertsonai honen berri, izena eta ezaugarri hauekin behintzat.[1]

« Egutegiarekin erlazio duen beste pertsonai edo dibinitate bat Ujanko da, urtezarrean, Jaitzeko lurraldeetan diotenez, urteak egunak haina begi dauzka. Galtzen doa begi gorriak, egunero bat, urtearen zehar.  »

Barandiaranek ez du Olentzero edo Olentzarokin parekatzen, "Egutegiarekin erlazio"-a duela dio, besterik ez, baina parekotasuna baduela dirudi. Ageri duen begi oparotasuna zelatan dagoela adierazten du, Eguzki amandrearen zelatari papera ordezkatuz. Umeei Bizarzuri, Olentzero edo Jaungoikoari buruz esaten zaien ahalmen antzekoa duela diote, onak edo txarrak izan diren jakin dezakete dena ikusi dezaketelako eta beraien jokabidearen arabera sarituak izango direla zin egiten zaie umeei.

Ojáncanu

Ojáncanu
"Ojáncanu" Kantauriko zorigaitza.

Urtean zehar begi galtze hori ere beste pertsonai batera eramaten gaitu, Urtearen azken egunean begi bakar bat ageri du aurpegian, ezagutzen dugun Tartalo edo Alarabi litzake, artzain gizajalea.

Erlazio hau onesten duen pertsonai mitologiko bat bada baina ez Euskal Herriko mitologian, ez, Kantauriar mtologian baizik. Basajaunarekin parekatzen duten pertsonaia "Ojáncanu[2]" deitzen dute. Ziklopea da, gure Tartalo eta Alarabi bezala, diotenez gaiztakeriaren pertsonifikazioa da, gorputza ile gorriz estalita dauka, bi hortz hilera ahoan eta hamar hatz esku bakoitzean. Basajaun bezala ere emazte edo bikotekide bat du "Ojáncana[3]" deitzen dutena.

Modu batean edo bestean aitzinean euskaldunek Kantauriarrekin izan zuten erlazioa ezeztatu nahi dutenek horrelako parekotasunekin zaila daukate.

Argus Panoptes

Indioilar buztanaren "begi" bat
Indioilarren buztaneko Argusen begia

Begi bakar batek nola lortu ditzakeen urteak haina begi ez badakigu ere beste mitologi ezagun batean parekotasuna duen izaki bat aurkitu dezakegu, Greziar mitologian badago Argus Panoptes, Argus "begi guztikoa". Bere amak (Hera) aginduta unai bezala txekor txuri bat zaindu behar zuen, txekorra berez Io (io) eraldatuta zan (Zeusen ninfa maitale bat). Zeusek Hermes bidali zuen Io (io) askatu eta Argos hil zezan. Hermesek artzain mozorro bat jantzita txirula joaz begi guziak lotarazi zituen eta behin lotan zegoela ilargi itxurako ezpata batekin burua moztu zion (edo harrikada batez beste bertsio batean). Herak begiak jaso eta indioilarraren buztanean bota zituen eta horren ondoren hor ikus ditzakegu.

Mito greziar hau begi aniztasuna zelatari papera onesten du baino Ujankorekin, mitoa ezagututa, parekotasun askorik ez duela ere esan genezake (begi kopuruez aparte).

Ujanko Olentzaron

Bidasoako Olentzeroa
Olentzero Eguberriko Jesusen jaiotzaren mezularitzat zuen herriak. Euskal eliz katolikoari esker bizirik ailegatu zen XX. mendera. Gaur laikotasuna bere kutsua alde batera utzi eta beste Gabonetako pertsonaien rola ordezkatu du. Irudian Bidasoako Olentzeroaren figura.

Olentzero euskal mitologian Jentilen akaberarekin du erlazio, hauek desagertu eta bera bahit da bizirik geratzen dan jentila bakarra. Baina kristau kutsua duen kondaira honek ez du argitzen Olentzeroren bikoiztasuna. Kantak jasotzen diren eskualdearen arabera "entendimentuz jantzia" agertzen da batzuetan eta "entendimentu gabia" bestetan. Bere ikazkin lana honen errua izan dezake, ikatza egiteko zuhaitzez baliatzen bahit da, gauza ona batzuentzat eta ez hain ona besteentzat.

« Hemen dugu ikazkina

mendiko gaizkin zikina

beltz-beltza dauka arima

eta Mikelats izena

guk bildu-ta hor da preso

ondo dator Olentzero

 »

On Julio Caro Barojak Olentzerori buruzko atalean bertso hauek aurkezten ditu. Orokorrean hain zorrotza eta zehatza zen ikerle honek kasu honetan kale egiten du eta ezjakinean uzten gaitu bertso hauen iturriaren jatorria zein den argitu gabe.[4] Ontzat hartu dezakegula bere gainontzeko lanen jatortasuna baliatzen du.

Ikazkina gaizkile bezala azaltzen dan kopla honetan adierazgarriak dira Mikelats deitu izana eta Olentzero ikazkina ez izatea. Beste ikerlari batzuek bezala On Julio Caro Barojak Olentzero berez Olentzarotik letorkeen ezizen bat litzake, denbora epe baten deitura eta ez gaur egun urte zaharraren pertsonifikazioari ezarritako izena.

Olentzaro eguzki berriaren edo Eguberriaren garaiaren ospakizuna izango litzake.

Larraunen ziotenez Olentzerok eskuan zeraman igitaia gabon-eguneko bezperako baraua hausten zuenari lepoa mozteko zeraman, eta bitxia bada Jose Duesok jasoa duenez Larraunen ere, Ujanko bezala, egunak haina begi zeuzkan baina bat gehiago gehituta. Ujankoren begi galtzea izatekotan gabon-gauean gutariko edozeinek Olentzero izan litzake, bi begi izango lituzkeelako. [5]

Saturno erregeren jaiak

Saturno Ponpeiako "Dioscuri-en etxea"n
Saturno Ponpeiako "Dioscuri-en etxea"n ikusi daitekeen margo batean.

Saturnalia Saturno jainkoaren omenezko antzinako erromatar festa izan zen, Juliotar egutegiko abenduaren 17an hasi eta abenduaren 23ra arte zabaltzen ziran ospakizunak ziren.

Erromatarrek ospakizun berezi hauetan inauteri antzeko bat ospatzen zuten, non gizartea ankaz gora geratzen zen. Nagusiak esklaboentzako lan egiten zuten, jendeak mozkortu eta opariak egiten zituzten beraien artean. Ikerle askoren ustetan Eguberriak ospakizun honetatik letorke. Ospakizunen barne garrantzizko ohitura bat "Saturnaliako erregea" hautatzea zen, behin hautatuta jendeari aginduak ematen zizkion, esandakoak jarraitu beharrekoak ziren eta pozaz betetzen zituzten bere aginduak .[6]

San Nikolas Txikiren ospakizuna "Saturnaliako erregea"ren hautaketarekin antzekotasuna nabarmena da, jatorri erromatarra kristautua ez bada izan.

Saturno errege

Erromatarrek ohitura zuten jainkozko figurak Lazioko errege gisa irudikatzea beren jatorri mitikoaren garaian.

Macrobiok esplizituki Janoren eta Saturnoren kondaira erromatarra dela dio, erlijio sinesmenen benetako esanahia ezin baita argi eta garbi adierazi. Erromatar mitoan, Saturno Kapitolioko jatorrizko agintari autoktono bat zen, honegatik antzinako Mons Saturnius deitzen zen eta garai batean Saturnia hiria zegoen bertan. Batzuetan, Lazioko edo Italia osoko lehen erregetzat hartzen zen aldi berean, bazegoen tradizio bat Saturno jainko etorkina zela zioena, Janok jaso zuen Jupiter semeak usurpatu eta Greziatik kanporatu ondoren.Versnelen iritzian, bere kontraesanek - Erromako santutegi zaharrenetako bat duen atzerritar jainko batek eta askapenaren jainkoak urte osoan kateatua gordeta izatea - adierazten du Saturnok gizarte bereizketak ezabatzeko duen gaitasuna.

Erromatar mitologian Saturnoren erregealdia greziarren Urrezko Aroa tradizioaren bertsioa zen. Italiara "destronatua eta iheslaria" bezala iritsi zen, baina nekazaritza eta zibilizazioa ekarri zituen eta horretarako Janok saritu zuen erreinuko zati batekin, bera errege bihurtuz. Virgilio poeta augustarrak deskribatu zuen bezala, "mendi garaietan sakabanatuta zeuden faunoen eta ninfen" arraza desegokia bildu zuen eta legeak eman zizkien ... Bere erregealdian gizonek kontatzen zituzten urrezko aroak zeuden: hain bake ezin hobean Nazioak gobernatzen zituen ". Latino nazioaren arbasotzat hartu zuten Picus, Lazioko lehen erregea, Janoren alabarekin Canens ezkondu eta bere aldetik Faunus sortu zuelako. Saturnok Lazioko bost herri saturniarrak ere sortu zituela esaten zuten: Aletrium (gaur Alatri), Anagnia (Anagni), Arpinum (Arpino), Atina eta Ferentinum (Ferentino, Antinum izenarekin ere ezagutzen dena), guztiak Latino haranean kokatuta daude. Frosinona. Herri hauek guztiak harresi ziklopeez inguratuta daude; haien oinarria tradizionalki pelasgiarrei egozten zaie.

Baina Saturnok ez zuen alderdi hain onbera ere, gladiadore munera garaian bere omenez isuritako odolak adierazten duen moduan. Erromatar tradizio arkaikoan zuen ezkontidea Lua zen, batzuetan Lua Saturni ("Saturnoren Lua") deitzen zen eta Lua Materrekin identifikatzen zen, "Ama suntsipena", gerran hildako etsaien armak erre zituzten jainkosa, akats gisa, agian. H.S. Versnelek, ordea, proposatu zuen Lua Saturni ez zela Lua Materrekin identifikatu behar, baizik eta aipatzen duenez "askatzearekin"; horrela Saturnoren funtzio askatzailea irudikatzen du.

Olentzero herri batzuetan eskuan daraman igitaia Saturno-Kronos-ena litzake, baina Euskal mitologian ez dago Cælum-Uranoren zikiroaren berri, edo bai, ortzadarra zikiratzeko erritu antzeko bat jasoa dugun arabera.

Gabon kantak ezkutatzen duena agerian uzten

Amezketako argizaiola baten marrazkia.
Argizaiola zoomorfoa da, katu zapaldu baten itxurakoa askotan. Irudian Amezketako argizaiola baten marrazkia.

Euskal Herriko kultura ahoz ahokoa da, irudiak badauzkagu gure esanetan aurkitzen dira gehienbat. Gabonetako kantak informazio ugari eskaintzen dute gure sinesmen eta ohiturei buruz, gaur egungo euskaldunentzat zentzu askorik ez badute ere. Abesti gehiengoak ulergarriak badira ere Olentzerokoak gehienbat kriptikoak azaltzen dira ezaguna den abestia honetan bezala:

Olentzero begi gorri / Olentzero begi bakarra edo eta begi gorri anitz izan dezake honen arabera

Non harrapatu duk arrain hori? / arrantzan arraia harrapatu duela dirudi harren mozkortuta doala esateko modu fina izan daiteke (eta da)

Zurriolako arroketan / Donostiako ondartzeko itsas muturrean (beste bertsioetan beste kokagune ezagun bat ordezkatzen dute honekin). Esandakoa benetakotzat jo dezagun esaten da hau, Olentzero ikusi ez badugu ere Zurriola dagoela badakigu eta

Bart arratzeko hamaiketan / Orduaz aparte hamaika esateak "asko" esatearen parekoa da, hau da behar baino beranduago

Armairuan sagua

Haren ondoan katua / bi esaldi hauek bat egiten dute Xalomon Erregeren elezahar batean

Etxe honetako limosnarekin

beteko dugu zakua / azkeneko hau itzultzeko beharrik ez dagoela badirudi beste zentzu bat ezkutatu dezakeela, ipuietan bizirik mantendu dan izaki bete ezina izan liteke

Xalomon errege

Salomonen Klabikula edo Salomonen giltza XIV-XV. mendea
Salomonen Klabikula edo Salomonen giltza, XIV-XV, mendeko grimorio ezagunetariko bat da. Salomon erregea idatzia dala zioten. Talmuden Jerusalemgo tenplua Asmodeo deabruari egin araztea behartu zuela jasoa dago, bere boterearen seinale.

Talmud-en arabera, Salomon 48 profetetako bat da. Koranean, profeta nagusitzat hartzen da, eta musulmanek, oro har, Sulayman aldaera arabiarraren bidez aipatzen dute, Dawooden semea da.

Hebreerazko Bibliak Jerusalengo Lehen Tenpluaren eraikitzailea dela esaten du, bere erregealdiko laugarren urtean hasi zen, berak eta aitak metatutako aberastasun zabala erabiliz. Tenplua eskaini zion Jaunari, Israelgo Jainkoari (1 Erg 5:3; 8:20).[7] Jakindurian, aberastasunean eta botere handian azaltzen da herrialdeko aurreko erregeetatik haratago, baina baita bekatu egin zuen errege gisa ere. Bere bekatuen artean, idolatria, atzerriko emakume batekin ezkontzea eta, azken finean, Jaunarengandik aldentzeak, erreinua bitan zatitzea leporatzen zioten bere seme Roboamen erregealdian.

Salomon ondorengo beste erreferentzia eta kondaira askoren gaia da, batez ere Salomonen Testamentua izenarekin ezagutzen den I. mendeko lan apokrifoan. Itun Berrian, Jesusek nabarmendu zuen jakinduriaren irakasle gisa azaltzen da (Mt 12:42; Lk 11:31),[8]gloriaz jantzia, baina "zelaiko liliek" nabarmendu dute (Mt 6:28-29; Lk 12:27). [9] Azken urteetan, gehienbat bibliakoak ez ziren zirkuluetan, Salomon mago eta exorzista bezala ere ezaguna zenez, helenistiko garaiko amuleto eta kuttun zigilu ugarik bere izena daramate.[10]

Barandiaranek jaso zuen Salomon erregearen kondaira baina Mateo Txisturekin parekatzen. Esana beharra dago beste Barandiaran batek (Luis) zerbait gehiago esaten digula errege honi buruz. Itun zaharreko bezain jakintsua izan behar zuen. Elezaharrean katu bateri bere oinen artean argizari bat pizturik eramaten irakatsi zion, hau ikusi eta bere arrebari "Ze gauza handia dan adimena!" esaten zion, hori entzun eta arrebak zera erantzun zion "Baina natura oraindik handiagoa da!". Arrebak sagu bat bizirik harrapatu zuen eta oin batean lokarri luze bat lotu zion. Gaua heldu zanerako eta katua argia ematen hari zela sagua askatu eta katuak argizaria sakatu eta saguaren atzetik joan zen Salomon haserrearaziz.[11]

Salomon errege hau, arrebaduna, Olentzerorekin parekatu dezakegu lehen aipatutako abestiari esker eta honela Mari Domingiren erlazioa zein den jakin ere.

Urtezahar txorimaloa

Slings and arrows 1922
Jainko zan Saturno-Kronos laikotasunaren pean gaur urte-zaharreko Aita denboran bihurtu zen XX. mendean..Irudian Eslingak eta geziak, Edgett, Edwin Francis-en marrazkia (1922)

Material erregaizko irudi bat erretzeko erritua antzinako Grezia Helenikoan ere egiten zen, non errege sakratu bat, ninfa tribal baten ezkontidea, bere agintaldiaren amaieran hil behar zen. Erregea sinbolizatzen zuen olibondo egurrezko irudi bat, pira handi batean erretzen zen bere agintaldiaren amaieran, data hori ez baitzen kasualitatez ezartzen, egutegi-aldiarekin lotura estua zuen. Joniar itsasoan Tirol jatorriko Herkulesen zurezko estatua bat aurkitu zen, gero Eritreako tenplura eraman zena. Halako estatuek erakutsiko zuten errege sakratuak erritualetan mendeetan zehar sinbolikoki erretzen jarraitu zutela erritu sakratuetan, benetan sakrifikatua izaten zen "erregearen" tradizio primitiboa deuseztatu ondoren. Oliba baso egurrak Urte berria sinbolizatzen zuen, erregeak bere agintaldia urte zaharreko izpirituak kanporatuz hasten zenean. Sutea pizten duen pertsonak garai berri batez erlijioz gobernatuko duen erregearen oinordekoa litzake.[12]

Euskal Herriko erretako txorimalo batzuk

Gazeo, Erroeta, Garaioan, Amarita, Agurain, Alegia, Uribarri Ganboa eta Argomaizen suak pizten dituzte kaleetan Urtezaharreko afariaren ondoren gazteek gauzak erretzen dituzten bitartean.

  • Gazeo eta Erroetan gazteek idinarru zaharrak erretzen dituzte eta makil batzuen puntan jarriak korrika ibiltzen ziren " Erre pui erre, quémale el culo al año viejo" zioten bitartean.
  • Garaioan gazteek lastozko txorimalo batzuk egiten zituzten, urtezaharraren irudikapena beraien esanetan, eta erretzen zituzten bitartean "Erre pui erre" zioten.
  • Amaritako gazteek idinarru bat erretzen duten bitartean "erre pui erre, a quemar el culo a Putierre" kantatzen zuten.
  • Agurain eta Alegian gazteek erretako sinboloari "Galerre" deitzen zioten.
  • Uribarri Ganboa eta Argomaizen , "Kalerre" deitzen zioten eta su emanda "Erre Kalerre, a quemar el culo al año" esanaz paseatzen zioten. [13]

Aita denbora

1910. urte berriko postala
Urte berria eta Urte zaharraren pertsonifikazioa, pertsonai berdinaren bi aurpegiak. 1910ko urtean.

Aita Denbora, oro har, gaur egun bizarra duen gizon zahar bat bezala irudikatzen da, bata soinean sega eta hondarrezko erlojua edo beste denbora-gailu bat daramala (denbora norabide bakarreko mugimenduan irudikatzen dute, eta orokorrago eta abstraktuago, entropia). Irudi hau hainbat iturritatik eratorria da, besteak beste, Herioa eta Kronos, gizakien garaiko titan grekoa, uzta egutegiak edo Denboraren Jauna.

Urte Zahar gauaren inguruan egunkari eta aldizkari ugarik Aita Denboraren irudikapena erabiltzen zuten aurreko urtearen (edo "Urte Zaharra") pertsonifikazio gisa, ohiko denborazko eginkizunak urte berdin alegoriko beraren figura "entregatzen" dituena. Haurra (edo "Urte berriak") edo aurreko urtekoa bestela ezaugarritzen du.[14]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 134 or. ISBN 84-7148-085-3..
  2. (Gaztelaniaz) https://es.wikipedia.org/wiki/Oj%C3%A1ncanu. .
  3. (Gaztelaniaz) https://es.wikipedia.org/wiki/Oj%C3%A1ncana. .
  4. Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta Jainkosak. Gaiak, 195 or. ISBN 84-87203-77-9..
  5. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos, Tomo III, Mitos, leyendas y costumbres, Fiestas Populares. Lur, 23 or. ISBN 84-7099-261-9..
  6. (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Saturnalia. .
  7. https://www.biblija.net/biblija.cgi?m=1+Erg+5%3A3%3B+8%3A20&id34=1&pos=0&set=21&l=eu. .
  8. https://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Mt+12%3A42%3B+Lk+11%3A31&id34=1&pos=0&set=21&l=eu. .
  9. https://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Mt+6%3A28%9629%3B+Lk+12%3A27&id34=1&pos=0&set=21&l=eu. .
  10. (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Solomon. .
  11. (Gaztelaniaz) Barandiarán, Luis de. (2002). Antologia de fábulas, cuentos y leyendas del País Vasco. Txertoa, 136-137 or. ISBN 84-7148-086-7..
  12. (Gaztelaniaz) https://es.wikipedia.org/wiki/Quema_de_mu%C3%B1ecos_de_fin_de_a%C3%B1o. .
  13. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Migel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 201-2014 or. ISBN 84-88960-16-6..
  14. (Gaztelaniaz) https://es.wikipedia.org/wiki/Padre_Tiempo. .

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.