Uigur

Uigur[2] (uigurrera: ئۇيغۇر, txinera tradizionalez: 維吾爾; txinera sinplifikatuz: 维吾尔; pinyinez: Wéiwú'ěr) Ekialdeko Asian eta Erdialdeko Asian bizi den talde etniko turkikoa da. Gaur egun uigurrak Txinako Herri Errepublikaren mende dagoen Xinjiang edo Ekialdeko Turkestan eskualde autonomoan bizi dira gehien bat. Uigurren komunitateak daude, baita ere, Erdialdeko Asiako herrialde askotan, batez ere Kazakhstanen, Kirgizistanen eta Uzbekistanen.

Uigur
ئۇيغۇر

Uigur jendea, Khotan hiriko (Xinjiang) igandeko azokan.
Biztanleak guztira
11,37 milioi[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Txinako Xinjiang eskualdea
Kazakhstan
Kirgizistan
Uzbekistan
Turkia
Errusia
Tajikistan
Pakistan
Hizkuntza
Uigurrera
Erlijioa
Musulman sunia
Musulman sufia
Zerikusia duten beste giza taldeak
Herri turkikoak

Talde txikiagoak daude Mongolian, Pakistanen, Afganistanen, Errusian eta Txinako Hunan probintziako Taoyuang konderrian, Txinaren hego-erdialdean[3]. Bestalde, Txinako hiri handienetan uigurren auzoak daude[4].

Txinako gobernuak uigurren kontrako eskala handiko errepresio neurri gogorrei ekin zien 2014an, Xi-Jinping txinatar presidentearen urte horretako bisitaren kontrako protesten ondoren. Mendebaldeko hainbat herrialdek eta hedabidek berretsi dute Txinako agintariak uigurren genozidio bat eramaten ari direla aurrera, metodo hauexen bitartez: atxiloketa masiboak, han etniako txinatar funtzionarioen immigrazioa, berreziketa programak, erabateko kontrol teknologikoa eta emakumeen antzutze behartua.[5][6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.