Uhin berri

Uhin berri Juan San Martin idazleak 1969an argitaratu zuen euskal poesiaren antologia da. Helburua plazaratzen ari ziren idazle berriak aurkeztea zen. Guztira Euskal Herri osoko 25 idazleen lanak bildu zituen. Joera aldetik, mota guztietako poemak jaso zituen San Martinek. Kronologia aldetik, poemak 1964tik 1969 zihoazten. Idazleen antologia aurretik laburpen bibliografikoa jaso zuen.

Uhin berri. 1964-1969 bilduma
Datuak
Idazlea (1969)
Argitaratze-data1969
GeneroaPoesia
HizkuntzaEuskara
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak177 orr.
ISBN9788471730152

Antologiaren garrantzia

Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran poeta gazteek haien lanak plazaratzeko aukera gutxi izaten zituzten. Juan San Martin, bestetik, sarritan, gazteei bideak irekitzeko lanak egin zituen eta testuinguru horretan ullertu behar dugu liburu hau. Bertan agertu ziren gehienak zer esan handia eman zuten hurrengo urteetan. Liburu honi esker, bestetik, idazteko modu berriak ere ezagutarazi egin ziren. Hitzaurrean San Martinek zera azpimarratu zuen: "Inoiz izan baditu euskerak gizaldi berean poeta ugari eta onak, gaur ditu. Giro honen emaitzatik etorriko zaigu gure egungo poesiaren nagusitasuna".[1]

Martin Ugaldek datu hauek azpimarratu zituen: "2 emakumeak dirala: Amaya Lasa ta Patxika Emarruzpe; 6 olerkari Bidasoz aruntzakoak dirala; ta 7 apaiz-prailleak eta 2 izatez utzi berriak (25-etik 9 Seminariotik pasiak, beraz)".[2]

Jasotako poetak

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.