Irla misteriotsua
Irla misteriotsua (jatorrizkoan, frantsesez: L'Île mystérieuse) Jules Verne frantziar idazleak idatzitako abenturazko eleberri bat da. 1874an Pierre-Jules Hetzelek argitaratu zuen.
Irla misteriotsua | |
---|---|
Irla misteriotsua eleberriaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Jules Verne (1874) |
Argitaratze-data | 1874 |
Generoa | Abenturazko eleberria |
Jatorrizko izenburua | L'Île mystérieuse |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Pierre-Jules Hetzel |
Herrialdea | Frantzia |
Ilustratzailea | Violeta |
Bilduma | Bidai harrigarriak |
Euskaraz | |
Izenburua | Irla misteriotsua |
Argitaratze-data | 1997ko abenduaren 19a |
Orrialdeak | 191 |
ISBN | 9788430584826 |
1997ko abenduaren 19an euskarazko itzulpena Susaeta argitaletxean argitaratu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
AEBtako Gerra Zibilean, bost gizonek Richmondeko setiotik globo batean ihes egitea lortu eta azkenean Ozeano Bareko uharte galdu batean lurrartuko dute. Bertan, bost lagunek heuren kaxa eta nola edo hala biziraun beharko dute. Lasterrera, uharteak bere sekretu eta misterioak azaleratuko ditu.
Pertsonaiak
- Cyrus Smith: estatubatuar ingeniaria, naufrago taldeko buru bihurtuko da.
- Pencroff: lanbidez itsasgizona, bere kapitainaren semearen, Harbert, jagolea.
- Gédéon Spillet: Kazetaria.
- Harbert: nerabea, Pencroff kapitainaren semea.
- Nab: esklabo beltza, Smithn morroia.
- Nemo: Nautilus itsaspeko kapitaina.
- Ayrton: preso iheslaria, uhartetxo batean isolatua.
- Top: Cyrus Smithen txakuurra.
- Jupiter: Ezizenez "Joop", atzeman eta hezitzea lortzen duten orangutana.
Ikus, gainera
- Eleberri ezagunen zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.