Ugo Tognazzi

Ottavio "Ugo" Tognazzi (Cremona, Lombardia, 1922ko martxoaren 23a - Erroma, 1990eko urriaren 27a) italiar antzezle, gidoigile eta zinemagilea izan zen.

Ugo Tognazzi

(1964)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOttavio Tognazzi
JaiotzaCremona, 1922ko martxoaren 23a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1922ko martxoaren 23a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1990eko urriaren 27a)
HeriotzaErroma, 1990eko urriaren 27a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Margarete Robsahm (en) Itzuli  (1963 -  1966)
Franca Bettoja  (1972 -  1990)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, idazlea, gidoilaria, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak

ugotognazzi.com…
IMDB: nm0865575 Allocine: 3909 Rottentomatoes: celebrity/ugo_tognazzi Allmovie: p71201 TCM: 192576
Discogs: 2009551 Allmusic: mn0001902982 Find a Grave: 7855993 Edit the value on Wikidata

Biografia

Antzerkian, irratian eta telebistan aritu izan zen, eta 1950ean hasi zen zineman. 1950etik 1960ra, pertsonaia barregarriak antzeztu zituen film kaskarretan. 1962tik aurrera, Dino Risirekin eta Marco Ferrerirekin egindako filmek arrakasta handia eman zioten.

Tognazzi italiar zinemagintzako antzezlerik garrantzitsuenetako bat da, komedian eta draman bikain aritu izan dena. Italiako zinemagile handienekin lan egin du, hala nola, Scola, Pasolini, Lattuada, Monicelli, Comencini, Bertolucci, Risi eta Ferrerirekin.

Il Mantenuto (1961), Sisignore (1968), Barbarella (1968), I viaggiatori della sera (1979) filmak zuzendu ditu, eta antzezlea izan da beste hauetan: Porcile (1970, "Zerritokia"); La Grande Bouffe (1973, "Tripakada handia"); Touchez pas à la femme blanche (1974, "Ez ukitu emakume zuria"); La stanza del vescovo (1977); Primo amore (1978, "Lehen amodioa"); La Terrazza (1979); La tragedia di un uomo ridicolo (1981, "Gizon irrigarri baten tragedia").

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.