Ugatz-ziza arrunt

Ugatz-ziza arrunta edo Ugatz-ziza iluna (Melanoleuca melaleuca) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ugatz-ziza arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca melaleuca
Murrill, 1911
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa muxarratua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Testura zakarra, haragi ez oso fina, aroma ahula eta zapore meleka du. Gaztelan patata gisatuen ongailu gisa, haragi gorrien hornigai gisa eta kalitate handiagoko beste espezie batzuekin nahastuta erabili izan da.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 8 (10) cm arteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbila, azkenean lau samarra eta beti titi batekin disko-eremuan. Ertza kurbatutik laura eta txapela baino argiagoa. Azala zertxobait higrofanoa, leuna eta ilegabea; marroi-grisaxka kolorekoa eta marroi-beltzaxka hezetasunean, eta eguraldi lehorrarekin zurbiltzeko eta distiratzeko joerarekin.

Orriak: Sinuatuak, estu eta orritxoekin noizean behin; kolore zurixkakoak eta batzuetan zahartzean krema kolorekoak,

Hanka: 6 - 8 (10) x 0,5 - 1 cm, fistulosoa, zilindrikoa, oinarri subbulbosoarekin eta goi furfurazeoarekin; zurixka eta luzetara okre koloreko zuntzekin, oinarrirantz estuago eta itxura ilunagoa ematen diote,

Haragia: Lodia, haritsua oinean, zurixka, baina krema kolorekoa helduaroan, Usaina eta zaporea hautemanezinak edo fungikoak.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Antzeko beste Melanoleuca espezie batzuekin nahas daiteke, horiek guztiek bereizteko mikroskopioa hartu beharra dago.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian eta udazkenean. Hostozabal eta koniferoen basoen soilguneetan edo ertzetan hazten da.[5]

Banaketa eremua

Asia, Afrika, Europa, Ipar Amerika, Ozeania.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 246 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 119 or. ISBN 84-282-0666-X..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 309 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 164 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.