Ugatz-ziza argi

Ugatz-ziza argia (Melanoleuca strictipes edo Melanoleuca evenosa) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ugatz-ziza argia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca strictipes
Jul.Schäff., 1951

Batzuek jateko modukoa dela uste dute, naiz eta adituak ez diren perretxiko biltzaile gutxik jaso. Beste batzuentzat zalantzazkoa. Nolanahi ere, kapela bakarrik kontsumitu.

Deskribapena

Kapela: 6 - 11 (12) cm arteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbila, azkenean lau samarra, batzuetan ertza altxatua eta erdia hondoratua, baina beti titi kamuts batekin disko-eremuan. Ertz zorrotza, zertxobait kurbatutik laura. Azal leuna, matea, zeta-antzekoa eta, batzuetan, lehortzearen ondorioz hautsia; zuritik kremara eta erdialdea okre-antzekoa.

Orriak: Estu, zabalak, adnatatik sinuadoetara edo filamentu batez subdekurrenteak; kolore zurixkatik krema argira, ertzak zertxobait izurtuak eta orrien kolorekoak.

Hanka: 5 - 8 (9) x 0,7 - 1 (1,5) cm-koa, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa, luzetara zuntzez estalia, oinarria subbulbosa eta flokosoa goian.

Haragia: Zurixka, trinkoa kapelaren erdian eta haritsua oinean; irin-espermatiko usain arin batekin eta zaporea gozotik apur bat mikatzera.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria. [3]

Nahasketa arriskua

Askotan, Calocybe gambosa delakoarekin batera aurki dezakegu, eta, orduan, biltzaile berria nahastu dezake. Melanoleuca substrictipes espeziearekin ere nahas daiteke, hau zuriagoa da, hurraren zaporekoa da mikatz samarra, eta Melanoleuca verrucipes perretxikoarekin ere bai, zuritik kremarako kolorea du, eta oina ezkata grisez estalia.[4]

Sasoi eta lekua

Udaberrian eta udazkenean hazten da, mendiko larreetako belarren artean.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika eta Errusia.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 244 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 117 or. ISBN 84-282-0666-X..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 317 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 164 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.