Pedro Manuel Ugartemendia

Pedro Manuel Ugartemendia (Andoain, Gipuzkoa, 1770 inguruan - Baiona, Lapurdi, 1835) gipuzkoar arkitektoa izan zen.

Pedro Manuel Ugartemendia
Bizitza
JaiotzaAndoain, c. 1770
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1835 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Biografia

Madrilen egin zituen arkitektura-ikasketak. Espainiako Independentziako Gerra baino lehen, Aieteko eta Ibaetako elizak egin zituen, eta 1803. urtean Gipuzkoako errepideetako zuzendari izendatu zuten. 1808an Erdoiztako San Isidro baseliza egin zuen.[1]

Dena dela, Ugartemendiaren lan handiena Wellingtonen gudarosteek 1813an suntsiturik utzi zuten Donostia berriro eraikitzea izan zen. Eztabaida sutsuak piztu ziren, ordea, bizilagunen artean, batzuk jatorrizko egitura gordetzearen aldeko agertu baitziren, eta besteak hiria erabat berriztatzearen aldekoak baitziren. Ugartemendiaren jatorrizko proiektuan hainbat aldaketa egin ondoren, 1816. urtean onartu zuen Udalak, eta egun ezagutzen den Donostiaren egitura gauzatzen hasi zen. Konstituzio plaza egin zen Ugartemendiaren diseinuari jarraituz (1817), eta Ugartemendiak berak zuzendu zituen udaletxearen eraikitze-lanak. Berak eraikia zen, halaber, Embeltran kaleko Alhondiga eraikuntza, gaur egun desagertua. San Martin hilerria, Santa Katalina zubia, Santa Klara uharteko lazaretoa, erietxe militarra eta Irun-Andoain errepidea proiektatu zituen, besteak beste, azkena Mariano Jose Laskurain arkitektoarekin batera.

Galeria

Erreferentziak

  1. Aldiri. (2010-04-12). Erdoizta – Aldiri. UEU (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.