Ugarrongo arroila
Ugarrongo arroila Nafarroa Garaiko Pirinioaurrea eskualdean kokatutako arroila bat da, Areta ibaiak zeharkatutakoa. Imirizaldu eta Murillo-Berroia herrien artean dago, 1,80 kilometroko luzerarekin eta 2,50 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 479 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Ugarron eta ezkerraldeko Txusta mendiak.
Ugarrongo arroila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 479 m |
Prominentzia | 278 m |
Mota | arroila |
Luzera | 1,8 km |
Azalera | 2,5 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′42″N 1°15′25″W |
Mendikatea | Zarikietako mendilerroa Ugarrako mendilerroa |
Kokapena | Pirinioaurrea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Natura 2000 sarekoa da, Natura Erreserba gisa.
Ezaugarriak
Ibaiak ebakitako materialak kareharriak, kareharri hareatsuak eta Goi Kretazeoko hareharriak eta Paleozenoko dolomiak eta kareharriak dira, eta antiklinal zamalkatzaileko egitura bikoitza osatzen dute, hegoaldera begira eta faila motakoa.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | UGARRONGO ARROILA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- «Areta ibaia - naturgune babestuak - navarra.es» espaciosnaturales.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.