Ugaran (Oñati)
Ugaran Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua, eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena. Araozko auzuneen artean, akaso haranaren erdigunetik gertuen dagoena da, errepidean Jausoro eta Zubia artean dago, Elizondo herrigunea baino beheraxeago.
- Artikulu hau Araozko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ugaran (argipena)».
Ugaran | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Debagoiena |
Udalerria | Oñati |
Auzo | Araotz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′33″N 2°27′10″W |
Demografia |
Auzuneak perratokia, errota eta zubi interesgarru bat ditu, latsarri hondatua ere bai Araotz errekan[1]. Bertako baserriak dira: Toki Eder, Mantxuena, Zumalde, Errekakoaundia, Elortondo, Errementarikoa eta Errekaondo[2].
Erreferentziak
- Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- B5M, Kaletegia. «B5M > Araotz» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.