Ugandako martiriak
Ugandako martiriak[1] 22 katoliko eta 23 anglikano kristau talde bat dira Bugandako erreinu historikoan (gaur egun Uganda), 1885eko urtarrilaren 31tik 1887ko urtarrilaren 27ra bitartean Mwanga II.a erregearen aginduz exekutatu zituztenak[2].
Martiri katolikoen zerrenda
1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zituen, eta 1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zituen. Jaieguna ekainaren 3an ospatzen da[3].
- Adolfo Ludigo-Mukasa (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Akileo Kewanuka (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Anatolio Kiriggwajjo (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Anbrosio Kibuuka (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Andres Kaggwa (h. 1886ko maiatzaren 26an)
- Atanasio Bazzekuketta (h. 1886ko maiatzaren 27an)
- Bruno Sserunkuuma (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Dionisio Ssebuggwawo (h. 1886ko maiatzaren 25ean)
- Gonzaga Gonza (h. 1886ko maiatzaren 27an)
- Gyavira Musoke (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Jakue Buuzaabalyaawo (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Joan Maria Muzeyi (h. 1887ko urtarrilaren 27an)
- Josef Mukasa (h. 1885eko azaroaren 15ean)
- Karlos Lwanga (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Kizito (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Lukas Baanabakintu (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Matias Mulumba (h. 1886ko maiatzaren 30ean)
- Mbaga Tuzinde (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Mugagga Lubowa (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Mukasa Kiriwawanvu (h. 1886ko ekainaren 3an)
- Noe Mawaggali (h. 1886ko maiatzaren 31n)
- Pontziano Ngondwe (h. 1886ko maiatzaren 26an)
Geroko garai bateko Ugandako bi martiri ere izan ziren, 1918an Paimolen hil eta 2002an dohatsu bilakatu zirenak: Daudi Okelo eta Jildo Irwa[4].
Martiri anglikanoen zerrenda
Ingalaterrako Elizan, 23 martiri santutzat hartzen dira[5].
- Makko Kakumba
- Yusuf Lugalama
- Nuwa Sserwanga
- Mukasa Musa
- Eriya Mbwa
- Muddu Aguma
- Daudi Muwanga
- Muwanga
- Kayizzi Kibuuka
- Mayanja Kitogo
- Noah Walukaga
- Alexander Kdoko
- Fredrick Kizza
- Robert Munyangabyanjo
- Daniel Nakabandwa
- Kiwanuka Gyaza
- Mukasa Lwakisiga
- Karlos Lwanga
- Mubi
- Wasswa
- Kwabafu
- Kifamunnyanja
- Muwanga Njigiya
Oroimena
Ugandako Martirien Basilika 1968an eraiki zen Namugongon. 1980ko hamarkadaz geroztik erromeria handien leku bihurtu da[6].
1993an, Ugandako Apezpiku Konferentziak unibertsitate bat sortu zuen Ugandako martirien omenez[7].
Erreferentziak
- «Taldeak eta beren esan-naia» Argia 1927/10/30.
- (Ingelesez) «Martyrs of Uganda» Encyclopædia Britannica.
- (Ingelesez) «St. Charles Lwanga and Companions, Martyrs of Uganda» Catholic News Agency jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020/06/10).
- (Ingelesez) «Daudi Okelo (1902 ca.-1918) and Jildo Irwa (1906 ca.-1918)» Vatican.
- (Ingelesez) «The Calendar» The Church of England.
- (Ingelesez) «Remembering the Ugandan martyrs» Vatican Radio.
- (Ingelesez) «Historical Background» Uganda Martyrs University 2015/11/19.