Ueno parkea

Ueno parkea (japonieraz: 上野公園 Ueno Kōen) , Japoniako hiriburu den Tokioko Taitō auzoko Ueno barrutian kokatua dagoen parke publiko zabal bat da. Tokioko museo garrantzitsuenak bertan daude. Natur eta aisialdi baliabide garrantzitsua ere bada, baita etxerik gabeko zenbait pertsonen bizilekua ere.

Ueno parkea
上野恩賜公園
100 Best Urban Parks in Japan
Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanTaitō
ChōchōUeno-kōen
Koordenatuak35°42′44″N 139°46′16″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1873
JabeaTokio
Kudeatzailea[[]]
Arkitektura
Azalera53,8 ha
Zerbitzuakparking lot
Kontaktua
Helbidea東京都台東区上野公園・池之端三丁目
E-postamailto:S8000426@section.metro.tokyo.jp
Telefonoatel:+81-3-3828-5644
Webgune ofiziala

    Historia

    Tokugawa Ieyasuk 1625ean Kan'ei-ji tenplua eraiki zuen lurrek osatzen dute, tenplu hau Edo gaztelua ipar-ekialdearen aurka zaintzeko eraiki zuten. 1868ko Boshin gerran suntsitua izan zen tenplua, borroka honetan Tokugawa shogunerriaren porrotan Meiji berrezarkuntza ekarri zuen.

    Hainbat proposamen izan ziren lur hau aprobetxatzeko, azkenean Bauduin mediku herbeheretarraren ideia gailendu eta parke publiko bihurtu zen 1873an.

    Kultur baliabideak

    Erlijio baliabideak

    Kan'ei-ji tenpluaren atal batzuk gelditu dira, bost solairutako pagoda, Tōshōgū santutegia eta Bentendō kaperak.

    Natur baliabideak

    8.800 zuhaitz ingur daude bertan landatuta. Tartean Ginkgoak, Cinnamomum camphorak, zelkovak eta hainbat gereziondo mota. 24.800 m²-ko sastrakadia ere badago. Aintzira txiki bat ere badu, Shinobazu lakua, udan loto-loreak estaltzen duena.

    Ueno parkea fikzioan

    Ueno parkea, japoniar fikzioko pertsonaia ospetsuen irudiez inguratua dago, horien artean, Mori Ogaik asmatutako Gan pertsonaia.

    Galeria


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.