Uedaharako gudua
Uedaharako gudua (japonieraz: 上田原の戦い) , Japoniako historiako Sengoku aroan gertatu zen gudu bat da, non Takeda Shingenek, bere lehen porrot militarra jasan zuen, baita suzko armak erabili ziren guduetatik, Japonian erregistratuta dagoen lehena ere.
Uedaharako gudua | |||
---|---|---|---|
Sengoku Aroa | |||
Data | 1548ko otsailaren 14a | ||
Lekua | Uedahara, Shinano probintzia | ||
Koordenatuak | 36°23′44″N 138°12′48″E | ||
Emaitza | Murakamitarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Takeda Shingenek, Shika gaztelua setiatu zuen armadarekin topo egin zuen, eta bere 7.000 soldaduak, iparralderantz gidatu zituen, Murakami Yoshikiyoren armadaren aurka borrokatzeko. Takeda Shingenen aurregoardiaren buru, Itagaki Nobukata zegoen, eta, Yoshikiyoren atzegoardia eraso zutenean, berehala akabatuak izan ziren, eta Itagaki, bere troparekin batera hila izan zen.
Murakamik, arkabuz txinatarrekin armatutako 50 ashigaru erabili zituen, arkularien babesle bezala aritu zirenak. Orotara, Takeda klaneko 700 soldadu hilak izan ziren, Itagaki eta beste bi jeneral, Amari Torayasu eta Hajikano Den'emon barne. Shingenek berak, lantzakada bat jaso zuen albo batean.