Udondoko zubia

Udondoko zubia Gobela eta Udondo ibaien bokalea zeharkatzen duen zubia da, BI-711 errepidearen zati bat izanik. Leioako Udondo auzoan dago, Erandioko Axpetik hurbil. Leioako Udondo auzoan eta Udondo errekaren gainetik (bai Leioan bai Erandion) badaude beste zubi honentzat izen hau erabili da.

Udondoko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°18′56″N 2°59′32″W
Map
Gurutzatzen duGobela

    Historia

    XIX. mendearen erdian bazegoen harrizko hiru arkutako zubia Udondo errekaren bokalearen gainean (garai hartan Gobela erreka Getxoko Areetako gunean bukatzen zelarik). Baina Hirugarren Karlistaldian Bilboko inguruetako hainbat zubi hondatu zuten, Udondoko hau eta Bilboko Areatzakoa barne. Horregatik Adolfo de Ibarretak diseinatutako behin behineko zurezko zubia eraiki zen.

    1876an Bilboko Areatzako Zubi berriari ekin zitzaion, zaharraren hondakinak kenduz. Bizkaiko Herri Lanen Injeniari Burua zen Pascual Landaren proposamenaz zubi honetako burdinazko arku bat Udondokoan erabili zen.

    XX. mendearen erdian, Bilbao eta Getxoko Areeta lotzen dituen errepidea zabalagoa egin zen, eta burdinezko estrukturari hormigoizko beste bat itsatsi zitzaion. Gaur burnizko arkuak bakarrik Ibaizabalgo itsadarretik ikus daitezke.[1].

    Erreferentziak

    1. Cárcamo, Joaquín. (2006ko abendua). La segunda vida del Puente de Isabel II. www.bilbao.net, 9 or..

    Kanpo estekak

      Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
      Euskal Wikiatlasa
      This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.