Udiera
Udiera (jatorrizko hizkuntzan, удин муз edo udin muz) ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntza bat da, Azerbaijanen, Errusian, Georgian, Ukrainan eta Armenian hitz egiten dena. Bi dialektoetan banatzen da, nidjgoa eta Oguzgoa, bi dialekto hauen ezberdintasunek ez dute galarazten dialekto bat dakienak bestea ulertzea, hori bai, bakoitza modu ezberdinean garatzen da. Udiera 10 000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Esan beharra dago, hizkuntza honen erabiltzaileek bakarrik etxean edo modu ez-formalean erabiltzen dutela, ez baita hizkuntza ofizial bat, beraz, udiera dakitenek normalean beste hizkuntza bat edo bi dakizkite. Hainbat zientzialarien ustez, udiera antzinaroan (IV. mende inguruan) oso hizkuntza zabaldua izan zen.
Udiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia Azerbaijan Georgia Ukraina Armenia eta beste herrialde batzuetan. |
Hiztunak | 10 000 |
Ofizialtasuna | Bat ere ez |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak Dagestanian (en) Lezgic (en) Samur (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | udi |
Ethnologue | udi |
Glottolog | udii1243 |
UNESCO | 1063 |
IETF | udi |
Endangered Languages Project | 3011 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Udierari buruzko informazio gehiago (Ingelesez)
- Udieraren deskribapena (Ingelesez)
- Udieraren egoera soziolinguistikoa Azerbaijanen (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.