Udareondo (espeziea)

Udareondoa[1] (Pyrus communis) —madariondo, udare, udare-arbola eta udaretze izenez ere ezaguna— Pyrus generoko zuhaitz espezie bat da, udare edo madariak ematen dituena. Jatorriz, Europako erdialde eta ekialdekoa eta Asiako hego-mendebaldekoa da. Fruta-arbolatzat ustiatzen da, beraz.

Udareondoa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaMaleae
GeneroaPyrus
Espeziea Pyrus communis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakudare, pearwood (en) Itzuli, pear seed (en) Itzuli, pear juice (en) Itzuli eta pear wine broth (en) Itzuli

Batez beste 65 urte hartu ohi ditu, baina badira 400 urte dituztenak ere.

Deskribapena

Itxura

Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 20 m garai izatera irits daiteke. Adaburua obala da; adaxkak arre-gorrixkak, ilegabeak eta distiratsuak dira. Zurtoina zuzena da, eta azala grisa eta zartatua du.

Hostoak

Udareondoaren hostoak obalatuak edo eliptikoak, meheki zerradunak eta berde ilun distiratsua dute. Pezioloa horia da eta batzuetan hostoa bezain luzea da.

Loreak

Martxotik maiatzera loratzen da udareondoa, hostoak baino lehenago. Loreak 3 eta 7 arteko korinbotan elkartuta daude eta zuriak edo arrosak dira.

Fruituak

Udareondoaren fruituak udare edo madariak dira, pomo erakoak, mamitsuak eta gozoak.

8 udare barietate ezker-eskuin: Williams' Bon Chrétien, bi Red Bartlett barietate, d'Anjou, Bosc, Comice, Concorde eta Seckel.


Habitata

Udareondoa planeta osoan kultibatzen da klima epeletan, baratze eta lur ureztatuetan. Udareondoaren jatorria ez da ezaguna beste espezie kultibatu batzuekin gertatzen den bezala, baina zenbait espezie europar eta asiarren hibridazioz sortu omen da.

Erabilera

  • Udareondoaren zura ebanisterian erabiltzen da.
  • Udareak garrantzitsuak dira giza elikaduran, eta gordinik, konpotan edo zuku eginda jaten dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  1. «Udareondo». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-5-18.)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.