Udala (Arrasate)
Udala Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da. Udalatx mendiaren magalean kokaturik, hari izena ematen dion auzoa da. Bi auzunez osaturik dago eta bakoitzean 7-8 baserri daude. Zerbitzuei dagokienez, hiru taberna-jatetxe daude eta horietako batean igerileku irekia ere badago. San Esteban eliza dago bertan, Sabaia Juan Bautista de Salturri harginak 1609an eraikitakoa, aldarea Antonio Antiak eta Manuel Olaranek egin zutelarik 1763an. Garai bateko eskola, berriz, gaur egun Ingurugiro Eskola bihurturik dago.
Udala | |
---|---|
Euskal Herria | |
Udala auzoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°04′40″N 2°30′46″W |
Garaiera | 487 metro |
Demografia |
Udalako auzoan hasten da, halaber, Betsaide euskal mendizaleen topagunerako ibilbidea, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak elkartzen diren puntua bere baitan duen.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 44 biztanle ditu.
Argazki galeria
- Barrutia Etxagibel jauregia
- Udalaitz eta Udala auzoa
- San Esteban elizaren ikuspegia.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.