Udako hirukia
Udako hirukia zeru-esferaren ipar hemisferioan hiruki bat irudikatzen duen asterismo edo sasikonstelazio bat da. Bere erpinak Lyra konstelazioko Vega, Cygnus konstelazioko Deneb eta Aquila konstelazioko Altair dira. Asterismoa 1920ko hamarkadaren amaieran marraztu zuen Owald Thomasek, izar hauek Hiruki Handia bezala deitzen zituena, eta 1934an Udako hirukia deitzera pasa zen.
Udako hirukia | |
---|---|
Iparraldeko erdi latitudeetatik gora dago udako hilabeteetan, baina udaberrian ere ikus daiteke oso goiz goizetik. Udazkenean hirukia arratsaldez ikus daiteke azarorarte. Hego hemisferiotik alderantzikatuta ikusten da ostertzetik gertu neguko hilabeteetan.
Udako hirukiko izarrak
Izena | Konstelazioa | Itxurazko magnitudea | Argitasuna (× eguzkiarena) | Espektru mota | Distantzia (argi-urte) |
---|---|---|---|---|---|
Vega | Lyra | 0.03 | 52 | A0 | 25 |
Deneb | Cygnus | 1.25 | 70000 | A2 | 3230 |
Altair | Aquila | 0.77 | 10 | A7 | 16.6 |
Ikus gainera
- Neguko hexagonoa
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.