Udako boilur

Udako boilur edo boilur zuria (Tuber aestivum) Tuberaceae familiako onddo askomizeto jangarria da.[1] Iluna da, biribil antzekoa. Neguko boilurraren antzekoa da, Europa erdialdean egoten dena.[2]

Udako boilurra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaTuberaceae
GeneroaTuber
Espeziea Tuber aestivum
Vittad., 1831
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Karpoforoa: Oso tamaina aldakorrekoa, pare bat zentimetroko diametroa duten ale helduak eta baita 7 edo 8 cm-ko diametroa duten beste batzuk aurki ditzakegu. Hasieran globo-itxura du, baina hazten doan heinean forma irregular samarrak hartzen ditu, eta amorfo samarra bihur daiteke.

Peridioa (edo kanpoko gainazala): Oro har beltza da, batzuetan marroi oso iluna, eta oinarri piramidala duten eta puntan bukatzen diren garatxoz guztiz estalita egoten da. Garatxo hauek elkarrengandik oso urrun egoten dira eta kasu batzuetan 5 mm-tik gorako garaiera izan dezakete.

Gleba: Trinkoa eta hautsik gabea, gaztetan zurixka, gero marroixka kolorekoa. Labirintiko itxura ematen dioten zain zuriz betea egoten da.

Haragia: Sendoa eta trinkoa, samurra izan arren, usain berezi eta indartsuarekin eta zapore oso atseginarekin.[3]

Etimologia: Tuber terminoa “tuber” “tubero” hitzetatik dator, boilurraren izena Plinio eta beste autore batzuentzat. Aestivum epitetoa latinetik dator, udakoa esan nahi duen “aestivus” hitzetik. Agertzen den garaiagatik.

Jangarritasuna

Udako boilur honek usain nabarmena eta zapore atsegina du, baina ez da neguko boilurra, Tuber melanosporum, bezain prezio altuan baloratzen, honen, merkatu-balioa laukoiztu egiten baita. Horregatik lantzen dituztenek, negukoaren apustua egiten dute. Grisola jatorra (Tuber magnatun) da, preziorik handienetara iristen dena.[4]

Nahasketa arriskua

Tuber melanosporum neguan agertzen da, gleba beltza du eta oinarri piramidalik ez duten peridioaren ezkatak ditu.

Sasoia eta lekua

Udan agertzen da, baina eguraldiaren arabera, denboraldia maiatzera aurreratu daiteke. Hipogeoa da, ez da oso sakon lurperatuta egoten, eta oso askotariko zuhaitzen azpian egiten du, (bai hostozabalak bai pinuak), basatiak biltzen dira gehienetan, nahiz eta onddo honekin mikorrizatutako hariztiak ere badauden. [5]

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Iran, Hegoaldeko Japonia.[6]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 498 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 691 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  6. Tuber aestivum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.