Udaberriko Ofentsiba

1918ko Udaberriko Ofentsiba, Kaiserschlacht (Kaiserraren gudua) izenarekin ezagutua Alemanian, Alemaniak Mendebaldeko Frontean egindako eraso multzo bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren amaieran. Ofentsiba 1918ko martxoaren 21ean hasi zen, eta eraso honekin 1914an hasitako Lubaki-gerrari amaiera eman zion, mugimendu gerrari berriro hasiera emanez. Alemaniarrek onartu zuten gerra irabaztea ezinezkoa izango zela Estatu Batuak Mendebaldean masan iristen baziren, eta, orduan, azken eraso bat antolatu zute hau gertatu baino lehen. Beste puntu bat Alemaniaren alde Brest-Litovskeko Itunaren sinadura izan zen; Ekialdeko Fronteari amaiera ematen ziona. Honek 50 alemaniar dibisio askatzen zituen Ekialdetik Mendebalderantz bidaltzeko.

Udaberriko Ofentsiba
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Eraso militarraren mapa.
Data1918ko martxoaren 21a-1918ko uztailaren 18a
LekuaFrantziako iparraldea-Mendebaldeko Flandria, Belgika
Koordenatuak50°00′10″N 2°39′10″E
EmaitzaHerrialde Aliatuen garaipena
Gudulariak
 Alemaniar Inperioa  Frantzia
 Britainia Handia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Italiako Erresuma (1861-1946)
 Portugal
Buruzagiak
Alemaniar Inperioa Erich Ludendorff Frantzia Ferdinand Foch
Britainia Handia Douglas Haig
Frantzia Philippe Pétain
Ameriketako Estatu Batuak John J. Pershing
Indarra
Guztira
• 688.341 soldadu
Frantziako armada
• 433.000 soldadu
Britainiar armada
• 418.374 soldadu
Estatubatuar armada
• 77 soldadu
Galerak
Guztira
• 127.000 soldadu (zaurituak edota hilak)
Alemaniar Inperioa
• 130.000 soldadu (zaurituak edota hilak)

Ofentsiba lau eraso nagusiz osatuta zegoenː Michael, Georgette, Gneisenau eta Blücher-Yorck izenez ezagututa. Michael eraso boteretsuena zen eta honen beharra Sommen aurreratzea zen, britainiar armada-gorputza nagusia garaitzea eta suposatzen zen hau lortuta Frantziak armistizio bat eskatuko zuela. Beste hiru ofentsibak Sommeko frontetik dibisioak alderatzea zeukaten.

Eraso honek ez zeukan muga zehatz bat, eta ofentsiba aurrera zihoan bitartean helmugak hainbat aldiz aldatu ziren. Aliatuen tropak itsasotik hurbil eta Amiensen kokatuta zeuden; hainbat urtez hondatutako lurrak defentsa ahul batekin utziz.

Alemaniarrek ez ziren errefortzuak eta hornidura azkar mugitzeko gai izan, eta horregatik ezin zuten aurrerapenak mantendu izan. Ofentsiba azkarrago mugitzeko Sturmtruppen taktikak erabili zituzten baina hauek ez ziren hainbeste hornidura garraiatzeko gai beste infanteria bezala, mugimendua azkarra eta arina izan behar zutelako.

1918ko apirilerantz alemaniar aurrerapen nagusi baten arriskua desagertu zen. Alemaniar armadek galera erraldoiak jaso zituzten eta amaieran okupatutako lurra kalitate eta garrantzi gutxikoa zen, eta hain ahuldutako unitateei haiek mantentzea ezinezkoa egingo zitzaien. 1918ko abuztuan, Estatu Batuar unitateen laguntzarekin Aliatuek azken kontraeraso bat egingo zuten. Ehun Eguneko Ofentsiba izenarekin, azaroan Alemaniaren errendizioarekin amaituko zen; eta honek Lehen Mundu Gerra osoa.[1]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Baldwin, Hanson. (1962). World War I: An Outline History.. Hutchinson ISBN OCLC 988365...

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.