Udaberriaren sagaratzea

Udaberriaren sagaratzea (frantsesez: Le Sacre du printemps; errusieraz: Весна священная, translit.: Vesna svyashchennaya) Igor Stravinskik sortutako ballet eta orkestra kontzertua da[1].

Udaberriaren sagaratzea
Jatorria
Sortzailea(k)Sidney Robert Nolan
Sorrera-urtea1913
Estreinaldi-data1913ko maiatzaren 29a
KomisarioaSergei Pavlovitx Diagilev
Ezaugarriak
Iraupena35 minutu
LibretistaIgor Stravinski eta Nicholas Roerich
Bestelako lanak
MusikagileaIgor Stravinski
KoreografoaVatslav Nijinski

IMSLP: The_Rite_of_Spring_(Stravinsky,_Igor) Allmusic: mc0002360782 Edit the value on Wikidata

Estreinaldia

1913ko maiatzaren 29an Igor Stravinskiren (1882-1971) Udaberriaren sagaratzea balleta estrainatu zen Parisen, Vaslav Nijinskiren koreografiarekin. Obrak dontzeila baten bahiketa eta sakrifizioa kontatzen du; dontzeilak hil arte egin behar du dantzan[1].

Publikoa lehen ekitaldian, oberturan bertan, hasi omen zen txistuka eta agertokira objektuak jaurtitzen, besteak beste laranjak. Estreinaldia bertan behera geratu zen. Zenbait iturriren arabera, liskarrak 40 atxilotu eragin zituen, baita duelo bat ere[1].

Egun, Udaberriaren sagaratzea musika garaikideko obra gailentzat eta XX. mendeko musika abangoardiaren oinarritzat jotzen da[1].

Erreferentziak

  1. Nagore Irazustabarrena, Publikoak ez du beti arrazoi, Argia, 2017ko ekainaren 11

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.