Udaberri
Udaberria zona epeletako lau urtaroetako bat da, negu eta udaren artekoa. Astronomian udaberriko ekinozioarekin (martxoaren 20aren eta 21aren artean ipar hemisferioan eta irailaren 22 eta 23aren artean hego hemisferioan) hasten da, eta udako solstizioarekin (ekainaren 21a inguruan ipar hemisferioan eta abenduaren 21a inguruan hego hemisferioan) amaitzen da. Meteorologian (eta orokorrean) udaberriak ipar hemisferioan martxo, apiril eta maiatz osoak barne hartzen ditu, eta hego hemisferioan, berriz, irail, urri eta azaroa.
Eguraldia |
---|
Udan bezala, Lurreko ekliptikaren laprantasuna eguzkiranzkoa da: egunek 12 ordubete edo gehiago irauten dute eta azkar luzatzen dira (batez ere latitude garaietan). Hemisferioa nabari epeltzen hasten da, eta landare berriak hazten. Elurra (baldin badago) urtzen hasten da, eta horren ondorioz, ibaien emaria emendatzen da. Loredun landare gehienak urtaro horretan loratzen dira, oraindik elurretan diren zelai gainean hasitako segida luzean, udaren hasiera arte. Elur bako lurraldeetan, "udaberria "urte epelagoetan otsailean hasten da inoiz. Lurralde subtropikaletan ez dago ezberdintasun handirik eta tropikaletan, bat ere ez. Lurralde subartikoetan, maiatz edo ekainera arte ez da “udaberria” heltzen, eta abendura arte, kanpoaldeko Antartikoan.
Eguraldi arriskutsua nagusiki urtaro horretan gertatzen da: aire epela latitude baxuetatik inbaditzen hasi, eta poloetako lurraldeetatiko aire hotza oraindik bultzatzen da. Udaberrian uholdeak ohikoak dira mendialdeetan eta haien inguruetan elurraren urtzearen ondorioz, sarritan euri epelek azkartua.
Udaberria hazte eta berritzeko garaia dela jotzen da: landare eta animaliak jaiozen dira eta bizitzaren zikloa berriro hasten da. Maitasun eta gaztetasunaren garaitzat ere hartzen da.
Udaberria artean
Antzinako Erroman, Flora jainkosak udaberria pertsonifikatzen zuen. Ikuspegi poetiko hori Pizkundean berriro hartu islatu zuten arte guztietan: olerkigintzan, margolaritzan (Botticelli-ren Udaberriaren alegoria ospetsua), eskulturgintzan (Bouchardon-en “Udaberria” baxuerliebea) eta musikan (Vivaldi-ren “Lau urtaroak”-eko “Udaberria”)
- Botticelliren Udaberria
- Giuseppe Arcimboldoren Udaberria
- John Collierren Ginebra, maiatzeko erregina
- Franz von Stucken Udaberria