Uccle

Uccle (frantsesez ykl ahoskatua) edo Ukkel (nederlanderaz ˈʏkəl ahoskatua) Belgikako hiri bat da, Brusela-Hiriburua eskualdea osatzen duten 19 hirietako bat. Eskualde honetako gainontzeko hiriak bezala, ofizialki elebitarra da.

Uccle
Belgikako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Brusela-Hiriburua eskualdea
Belgikako barrutiaArrondissement of Brussels-Capital
AlkateaBoris Dilliès (en) Itzuli
Posta kodea1180
Geografia
Koordenatuak50°48′13″N 4°20′02″E
Map
Azalera22.87 km²
Altuera71 m
MugakideakIxelles, Brusela, Forest, Linkebeek, Watermael-Boitsfort, Sint-Genesius-Rode, Drogenbos eta Beersel
Demografia
Biztanleria83.980 (2020ko urtarrilaren 1a)
1.705 (2018)
Dentsitatea3.672,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakNeuilly-sur-Seine eta Kartago
Hizkuntza ofizialafrantses eta nederlandera
uccle.be eta ukkel.be

Mugakide Brusela, Forest, Ixelles, Watermael-Boitsfort, Linkebeek, Rhode-St-Genèse eta Drogenbos ditu.

Bruselatik hegoaldera kokatua, bere auzo burgesengatik da ezaguna (nabarmenki Avenue du Prince d'Orangen inguruetan), bere gune berdeengatik eta bere alokairu garestiengatik.

Historia

Uccle hiria 1795ean sortua izan zen, frantziar erregimenpean.

Karolingiar garaian, Uccleko Konderria izan zen Bruselaren hiriburu juridikoa.

Erdi Arotik familia noble garrantzitsuek euren feudoa bertan izan zuten, adibidez Stalle eta Carlootarrek.

Bruselak XIX. mendean izan zuen garapenaren ondorioz, Ucclek hazkuntza demografiko handia jasan zuen, hau bi ardatz nagusiren erdian kokatu baitzen: Waterlootik Charleroirako bidea (garai hartan meatzegunea), eta Alsembergeko errepidea. Hain izan zen hala hiria 200 urte baino gutxiagoan 3.000 biztanle izatetik 70.000 izatera pasa zela.

Uccleko alkateen zerrenda

  • Léon Vanderkindere (1899-1906)
  • Paul Errera (1912-1921)
  • Xavier De Bue (1909-1912 et 1921-1925)
  • Georges Ugeux (1925-1926)
  • Jean Vander Elst (1926-1933)
  • Joseph Divoort (1933-1938)
  • Jean Herinckx (1939-1952)
  • R. De Keyser (1952-1964)
  • Jacques Van Offelen (PLP) (1965-1981)
  • André Deridder (PRL) (1981-2000)
  • Claude Desmedt (MR-FDF) (2001-2006)
  • Armand De Decker (MR) (2007-).

Ohorezko hiritarrak

  • 2007: Martin Gray idazlea (1922-2016).
  • 2008: Philippe Roberts-Jones Baroia (1924-2016), kontserbatzailea
  • 2009: Salvatore Adamo (1943an jaioa), kantaria, konposatzailea eta kantu egilea.

Uccletar ospetsuak

Uccle 1905ean
  • Salvatore Adamo
  • Jacques Brel
  • François Damiens
  • Auguste Danse
  • Roger DeCoster
  • Robert Denoël
  • Joseph Divoort
  • Pierre Efratas
  • Jean-Michel Folon
  • Yves Ghiaï de Chamlou
  • Anouk Grinberg
  • Damien Jalet
  • Frédéric Jannin
  • Lèon Janssen Baroia
  • Waldemar Kita
  • Vincent Kompany
  • Joachim Lafosse
  • Matilde Belgikakoa
  • Jacques Neirynck
  • Olivier Paques
  • Axelle Red
  • Philippe Samyn
  • Olivier Strebelle
  • Toots Thielemans
  • Jacques Tits
  • Geert van Istendael
  • André Willequet

Hiri senidetuak

Uccle ondorengo hiriarekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

  • Stalle gaztelua
  • Diewegeko hilerria
  • Belgikako Errege Meteorologia Institutua
  • Jules Bilmeyer
  • Nemo 33

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.