Ucayali probintzia
Peruko Ucayali probintzia, Loreto departamendua osatzen duten zazpi probintzietako bat da, Loretoko Eskualde Gobernuaren administraziopean dagoena. Iparraldean Loreto probintziarekin, ekialdean Requena probintziarekin, hegoaldean Ucayali eskualdearekin eta mendebaldean San Martín eskualdearekin muga egiten du.
Ucayali | |
---|---|
Peru | |
Administrazioa | |
Estatua | Peru |
Hiriburua | Contamana |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 7°20′55″S 75°00′21″W |
Azalera | 29,293,47 km² |
Mugakideak | Requena Province (en) , Leoncio Prado Province (en) , Bellavista Province (en) , Picota Province (en) , San Martín Province (en) , Coronel Portillo Province (en) eta Padre Abad Province (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 54.637 (2017) −7.179 (2007) |
Dentsitatea | 2,11 bizt/km² |
Gentilizioa | Ucayalitar |
Informazio gehigarria | |
Lurralde mota | Probintzia |
Ordu eremua | UTC−05:00 |
www.contamana.com |
- Artikulu hau probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ucayali».
Eliza Katolikoaren ikuspuntu hierarkikotik Requenako Bikariato Apostolikoaren zati da.
Probintzia hau 1900eko urriak 13an sortua izan zen, Eduardo López de Romaña Peruko presidentea zela
Banaketa administratiboa
Probintziak 29.293,47 kilometro karratuko azalera du eta zazpi barrutitan banatua dago:
- Contamana barrutia, hiriburu bezala Contamana duena.
- Inahuaya barrutia, hiriburu bezala Inahuaya duena.
- Padre Márquez barrutia, hiriburu bezala Tiruntán duena.
- Pampa Hermosa barrutia, hiriburu bezala Pampa Hermosa duena.
- Sarayacu barrutia, hiriburu bezala Tierra Blanca duena.
- Alfredo Vargas Guerra barrutia, hiriburu bezala Orellana duena.
- Yanayacu barrutia, hiriburu bezala Juancito duena.
Mugak
Ucayali probintziak, Contamana hiria hiriburu duena, Requena probintziako Alto Tapiche barrutia, Maquía barrutia eta Puinahua barrutiarekin, Ucayali departamenduko Coronel Portillo probintzia eta Padre Abad probintziarekin, Huánuco departamenduko Leoncio Prado probintziarekin, San Martín departamenduko Bellavista probintzia, Picota probintzia eta San Martín probintziarekin eta Alto Amazonas probintziako Teniente César López Rojas barrutiarekin muga egiten du.
Iparraldean Requena probintziako Puinahua eta Maquia probintziekin muga egiten du.
« | Muga UTM 440 000 m E eta 9 328 000 N koordenatu puntu baten abiatzen da, ekialderantz jarraitzen du Sacarita quebrada (ibaiadarra Leon quebrada) eta Chambira quebradaren arteko ur banalerroan zehar tontorretatik pasa arte: Pacaya ibaia zeharkatu arte UTM 476 000 m E eta 9 328 500 m N koordenatuetan dagoen bere ibilgu zatian, iparrekialderantz jarraitzen du Ucayali ibaia (ibaiadarrak Paynaco quebrada eta Puinahua kanala) eta Pacaya ibaiaren (ibaiadarra Alfaro quebrada) arteko ur banalerrotik tontorretatik pasatuz: hegoekialderantz jarraitzen du lerro zuzenean Puinahua kanala zeharkatuz honen ibilguko koordenatu puntu batean eta jarraian lerro zuzenean jarraitzen du Ucayali ibaiaren ibilguko puntu bateraino. | » |
Ekialdean Requena probintziako Maquía eta Alto Tapiche barrutiekin eta Ucayali departamenduko Coronel Portillo probintziarekin muga egiten du.
« | Muga hau Ucayali ibaiaren ibilguko puntu batean hasten da, UTM 541 105 m E eta 9 352 747 m N koordenatuetan. hegomendebalderantz jarraitzen du Ucayali ibaiaren ibar edo thalwegetik bere ibilguko puntu bateraino (Yanayacu ibaiaren itsasoratzea), UTM 534 600 m E eta 9 342 600 m N koordenatuetan, hegoekialderantz jarraitzen du Yanayacu ibaiaren thalwegetik bere ibilguko puntu bateraino (Maquía ibaiaren itsasoratzea), UTM 530 750 m E eta 9 331 000 m N koordenatuetan, jarraian hegoalderantz jarraitzen du Yanayacu ibaiaren (ibaiadarra: Romayna quebrada), Ucayali ibaia (ibaiadarrak: Maquillo, Catahuayo, Agua Calientes, Raya, Cachiyacu eta Mashiria, Pumayo, Olufiluco, Sabalo, Cashiboillo, Ahuaya, Lecheyacu, Zarzal eta Roaboillo quebradak eta Pacaya eta Cashiboya ibaiak) eta Maquía ibaiaren (ibaiadarrak: Sungaro, Yamia, Palometa eta Huangana quebradak) arteko ur banalerroan zehar, Calleria eta Tacshitea ibaiak (ibaiadarra: Agua Blanca quebrada) tontorretatik pasatuz... UTM 553 242 m E eta 9 139 599 m N koordenatuetan dagoen 206 tontorreraino. | » |
Hegoaldean Ucayali departamenduko Padre Abad eta Coronel Portillo probintziekin muga egiten du.
« | Muga 206 tontorrean hasten da, UTM 553 242 m E eta 9 139 599 m N koordenatuetan, hegomendebalderantz jarraitzen du izenik gabeko eta Tacshitea ibaiaren arteko ur banalerroan zehar tontorretatik pasatu arte: Ucayali ibaia zeharkatu arte UTM 534 000 m E eta 9 120 000 m N koordenatuetan dagoen bere ibilguko puntu batean, hegomendebalderantz jarraitzen du Tipishca Espinalen thalwegetik UTM 531 000 m E eta 9 118 000 m N koordenatuetan dagoen bere ibilguko puntu bateraino, norantza berean jarraitzen du lerro zuzenean Ucayali ibaiaren ibilguko zati sekundario batetaraino, UTM 526 500 m E eta 9 113 750 m N koordenatuetan dagoena, mugak norantza berean jarraitzen du Renacal quebrada eta Tahuaya, Pisqui eta Aguaytia (ibaiadarrak: Juanita eta Santa Ana ibaiak) ibaien arteko ur banalerroan zehar tontorretatik pasatu arte... 2119 tontorreraino, UTM 395 950 m E eta 9 036 400 m N koordenatuetan dagoena. | » |
Mendebaldean Huanuco departamenduko Leoncio Prado probintziarekin, San Martin departamenduko Bellavista, Picota eta San Martin probintziekin eta Alto Amazonas probintziako Teniente César López Rojas barrutiarekin muga egiten du.
« | Muga hau UTM 395 950 m E eta 9 036 400 m N koordenatuetan dagoen 2119 tontorrean abiatzen da, iparralderantz jarraitzen du Pisqui eta Cushabatay ibaien (ibaiadarrak: Panya, Pauyo eta Chambira ibaiak) eta Biabo ibaiaren (ibaiadarrak: Panajillo, Sungaro eta Bombonajillo ibaiak) arteko ur banalerrotik, Ponasa ibaia (ibaiadarrak: Cumbira eta Shamboyacu quebradak, Chambira ibaia, Pucushcayacu eta Mishquiyacu quebradak), Chipaota quebrada, tontorretatik pasatuz: UTM 388 398 m E eta 9 248 260 m N koordenatuetan dagoen 1263 tontorreraino, mugak ekialderantz jarraitzen du Cushabatay ibaia eta Chipurana ibaiaren ur banalerrotik, tontorretatik pasatuz: UTM 442 710 m E eta 9 249 512 m N koordenatuetan dagoen 678 tontorreraino, mugak iparralderantz jarraitzen du Ucayali ibaiaren (ibaiadarrak: Santa Catalina ibaia, San Pablo quebrada eta Alfaro ibaia), Pacaya ibaia (ibaiadarrak: Sacarita quebrada) eta Huallaga ibaiaren (ibaiadarrak: Chipuruna eta Yanayacu ibaiak eta Matador eta Yaracyacu quebradak) arteko ur banalerrotik tontorretatik pasatuz: UTM 440 000 m E eta 9 328 000 m N koordenatuetan dagoen puntu bateraino iritsiz, deskrbapen honen abiapuntua izan dena. | » |
Biztanleria
Probintzia honek, gutxi gora-behera, 61.500 biztanle ditu.
Hiriburua
Probintzia honetako hiriburua Contamana hiria da, 134 metroko altueran dagoena.
Autoritateak
Eskualdekoak
- 2011-2014
- Eskualdeko Kontseilaria: Julio Abel Flores Del Castillo, Movimiento Independiente Loreto-Mi-Loretokoa.
Munizipalak
Artikulu nagusia: Contamanako alkateak
- 2011-2014
- Alkatea: Allan Raniero Ruiz Vega, Movimiento Independiente Loretokoa
- Erregidoreak: Manuel Paredes Sinuiri (Mi Loreto), Julio Abel Hidalgo Mendoza (Mi Loreto), Esther Del Aguila Mego (Mi Loreto), Miguel Angel Chiarella Guerra (Mi Loreto), Virgilio Cauper Flores (Mi Loreto), Marcelo Pacho Carrillo (Mi Loreto), Roberto Tafur Suárez (Loreto Restaurado), Eduardo Pinedo Ramírez (Loreto Restaurado), Hervis Guerrero Gómez (Fuerza Loretana).
Jaiak
- Ekainean: San Joan
- Urrian: Probintziaren sorreraren urteurrena