Ucayali (departamendua)
Ucayali Peruko erdi-mendebaleko departamentua. 130.158 km2 eta 432.159 biztanle (2007) ditu. Hiriburua: Pucallpa. Perun sortutako azken departamentua da (1980), eta Ucayali eta Cruel Portillo herrialdeak hartzen ditu. Ibai nagusia Ucayali ibaia da, eta haren haranean banatzen dira biztanle gehienak. Ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza (arroza, artoa, pinaburuak, bananak, sandiak, tea, indabak) bada ere, garapen handia izan du abere-hazkuntzak (behi, zaldi eta zerri-azienda). Industriaren artean ehungintza, papergintza eta zurgintza dira nagusi. Petrolio-hobiak.
Ucayali (departamendua) | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
ISO 3166-2 | PE-UCA | ||
Hiriburua | Pucallpa | ||
Gobernuburua | Manuel Gambini Rupay (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 9°58′S 73°11′W | ||
![]() | |||
Azalera | 102.199,28 km² | ||
Mugakideak | Loreto departamendua, Madre de Dios Department (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 496.459 (2017)![]() | ||
Dentsitatea | 4,86 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−05:00 | ||
regionucayali.gob.pe |
- Artikulu hau departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ucayali».
Banaketa administratiboa
1980an Ucayali eta Coronel Portillo antzinako probintziak batzean sortu zuten baina 1982tik aurrera honako probintziatan banaturik dago:
- Coronel Portillo - Hiriburua: Pucallpa
- Atalaya - Hiriburua: Atalaya
- Padre Abad - Hiriburua: Aguaytía
- Purús - Hiriburua: Puerto Esperanza
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Peruko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.