Ubuntu (Linux banaketa)

Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragile oso bat da, Debian banaketan oinarritutakoa. Mark Shuttleworthek eta Canonical Ltd enpresak gidatzen du Ubuntu. Banaketaren izena Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik hartzen du —gutxi gorabehera, "besteekiko humanitatea" esan nahi du—. Banaketa honen ezaugarrietako bat erabilerraztasuna da ("for human beings" du leloa): aplikazio erabilerrazak lehenesten ditu. Bestetik mahaigaineko ingurunetan Unity du.

 Ubuntu linux
Jatorria
Sorrera-urtea2004
Argitaratze-data2004
IzenburuaUbuntu
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa23.10.1
Honen izena daramaUbuntu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Euskarriax86-64 (en) Itzuli, x86 (en) Itzuli, ARM arkitektura, ppc64 (en) Itzuli, IBM S/390 (en) Itzuli eta RISC-V
Programazio-lengoaiaC++, C, Unixeko shell eta Python
Adin-sailkapenaEveryone
Pakete kudeaketadpkg (en) Itzuli, Snap (en) Itzuli eta Advanced Packaging Tool
GUI tresnakGNOME
Egile-eskubideakcopyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia
Deskribapena
OinarrituaDebian
Ekoizpena
GaratzaileaCanonical Group Limited (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai

www.ubuntu.com, www.ubuntu-es.org
Facebook: ubuntulinux Twitter: ubuntu Mastodon: ubuntu@ubuntu.social LinkedIn: 234280 GitHub: ubuntu Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://code.launchpad.net/ubuntu

Debian banaketatik desberdintasun nagusia, Ubuntuk sei hilabetero bertsio berri bat kaleratzen duela da. Gainera, laguntza edo mantenua ematen du kaleratzen denetik bederatzi hilabetez probako bertsioetan eta bost urtez bi urtean behin kaleratzen diren LTS bertsioetan. Era honetan Ubunturen intentzioa erdi mailako erabiltzailearentzat eguneratuta dagoen distribuzioa ematea da, baita egonkorra den instalazioa lortzea ere.

Bertsioak

Bertsioen nomenklatura urtea.hilabetea da, ondorioz, 4.10 bertsioa 2004. urteko urrian kaleratu zuten.

BertsioaKaleratze dataIzena
4.102004ko urriaren 20aWarty Warthog
5.042005eko apirilaren 8aHoary Hedgehog
5.102005eko urriaren 13aBreezy Badger
6.062006ko ekainaren 1aDapper Drake
6.102006ko urriaren 26aEdgy Eft
7.042007ko apirilaren 19aFeisty Fawn
7.102007ko urriaren 18aGutsy Gibbon
8.04 LTS2008ko apirilaren 24aHardy Heron
8.102008ko urriaren 30aIntrepid Ibex
9.042009ko apirilaren 23aJaunty Jackalope
9.102009ko azaroaren 29aKarmic Koala
10.04 LTS2010eko apirilaren 29aLucid Lynx
10.102010eko urriaren 10aMaverick Meerkat
11.042011ko apirilaren 28aNatty Narwhal
11.102011ko urriaren 13aOneiric Ocelot
12.04 LTS2012ko apirilaren 26aPrecise Pangolin
12.102012ko urriaren 18aQuantal Quetzal
13.042013ko apirilaren 25aRaring Ringtail
13.102013ko urriaren 17aSaucy Salamander
14.04 LTS2014ko apirilaren 17aTrusty Tahr
14.102014ko urriaren 23aUtopic Unicorn
15.042015ko apirilaren 23aVivid Vervet
15.102015ko urriaren 22aWily Werewolf
16.04 LTS 2016ko apirilaren 21a Xenial Xerus
16.10 2016ko urriaren 13a Yakkety Yak
17.04 2017ko apirila Zesty Zapus
17.10 2017ko urriaren 19a Artful Aardvark
18.04 LTS 2018ko apirilaren 26a Bionic Beaver
18.10 2018ko urriaren 18a Cosmic Cuttlefish
19.04 2019ko apirilaren 18a Disco Dingo
19.10 2019ko urriaren 17a Eoan Ermine
20.04 LTS 2020ko apirilaren 23a Focal Fossa
20.10 2020ko urriaren 22a Groovy Gorilla
21.04 2021eko apirilaren 22a Hirsute Hippo
21.10 2021eko urriaren 14a Impish Indri
22.04 LTS 2022ko apirilaren 21a Jammy Jellyfish
22.10 2023ko urriaren 20a Kinetic Kudu
23.04 2023ko apirilaren 20a Lunar Lobster
23.10 2023ko urriaren 12a Mantic Minotaur

LTS bertsioak

LTS siglak ingelesetik zuzen hartu dira, Long-term support esamoldearen siglak dira. LTS siglen marka daukaten bertsioek luzaroago zainduko dira, seguritate eguneraketak eta akatsen konponketak luzaroago egiten saiatuko dira.

LTS bertsioetan produktuaren bizitza luzatzeko zenbait protokolori jarraitzen zaie. Ubunturen konpromisoa da bi urtean behin horrelako LTS bertsioa argitaratzea. Horrela, 2018ko apirileko LTS bertsioak 2023. urtera arteko sostengua izango duela aurreikusten da.

Ubuntu Familia

  • Ubuntu - Unity
  • Ubuntu - Gnome
  • Kubuntu - KDE
  • Lubuntu - LXDE
  • Xubuntu - Xfce
  • Edubuntu - Hezkuntzan erabiltzeko
  • Ebuntu - Enlightenment
  • nUbuntu - Segurtasunari eta sareari begira
  • Ubuntu Lite - Ordenagailu motelentzat
  • Ubuntu Studio - Multimedia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.