Ubera
Ubera Bergarako (Gipuzkoa) auzoa da. 161 biztanle ditu gaur egun eta 220 metroko garaieran kokatuta dago.
- Artikulu hau Bergarako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ubera (argipena)».
Ubera | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′54″N 2°27′16″W |
Garaiera | 207 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 138 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
141 | 140 | 143 | 147 | 147 | 150 | 143 | 143 | 161 |
Historia
1927ra arte Elgetaren menpe egon zen, baina orduan Bergararekin batu zen, Angiozar auzoarekin batera. 1625eko idazki batean Lope de Isastik Elgetako auzotzat aipatzen du.[1] Ubera izenaren jatorria Urbera hitzetik datorrela esaten dute, bertatik pasatzen diren eta San Juan auzoko errekarekin elkartzen diren lau errekatxorengantik. Hauetako hiru ubide herriaren hornidurarako hartuta daude.
Auzolanean aritu izan dira bertako bizilagunak eta hala estali zuten pilotalekua eta baita San Matei ermita konpondu ere. Etxebarriurruti baserriaren aurrekaldean, garai bat egon zen. Bere parte batzuk, Egurbidetxiki baserrian gordeta daude, bertan bizi zirenek gorde zituzten, desager ez daitezen.[1]
Monumentuak
San Paulo eliza
Laukizuzen erako oinarria, nabe bakarrekoa, abside karratua. Epistola tokiaren alboan sakristia. Egurrezko sapaia, kainoi tankerako hiru ganga osatuz. Dorrea burualdean itsatsia, laukizuzen erakoa, teilatua txuntxurrean eta gainaldean gurutzea eta haizeorratza dituena.
Abside buruan, gaur bide-ertzeko gurutz-tokian dagoen Santuaren irudia zegoen. Aldameneko aldarean, berpizkunde garaiko San Pedroren irudia, eta Epistola eta Ebanjelio aldean, Migel Okina bergararrak margotutako beste bi: Jesusen Igokundea eta San Pauloren Bihurrera. Sarrerako bi ateak, egurrezko oinarria duen arkupe baten babesean daude. Kanposantua elizaren ondo ondoan, itsatsita.
San Emeteri eta Zeledonioren ermita (San Matei)
Bergaratik Elgetarako bidean, Uberan sartu bezain pronto ezkerreko bidea hartu eta handik 300 bat metrora dago, Etxeberriaundia (Santikua) baserriaren ondoan. Oinarri karratua dauka, lau isuritako teilatua, eliza barruan gela handia, apaingarri gutxikoa: hormak margotuak, porlanezko lurra, eta erretaula. Sabaizun sapaia eta egurrezko habeak. Sarreran egurrezko atea, eta aurrealdeko horma guztian egurrezko hesia, beraz, barrua begibistan dago. Guzti hau arkupe baten babesean.
Santiago Pelegrinoaren Irudia
Ubera auzoko Martokua baserriko bide kontrako orman sartuta, Elgetatik Bergarara bitartean, ia guztiz hondatuta dagoen harrizko Santiagoren imajina ongi antzeman daiteke, kapelagatik eta makilagatik ere bai. Zerbait haundiagoren baten zatia dela esan daiteke, agian, bidagurutze batena. Saindua maskordun nitxo batean kokatua egoteak Erenazimenduan datatzeko balioko liguke, XVI mendearen erdialdeko platereskoan asko erabili baitziren.
San Matei
Egurrezko kanzela batekin itxita dago. Aurrealdean ondorengoa idatzirik duen kanpai bat ageri da: “Venite benedicti patris mei año MDCCLVI”
Baserri interesgarriak
Idarragagañekoa: sarreran, erdi-puntuko arkua, eta arku-giltzan giza antzeko irudi bat. Azpikaldean eguzkiaren ikur antzeko bat eta azpian data bat: “1846”. Agirregoikua: aspaldi batean bi bizitzako etxea. Lau aldetako hormetan dauzka subitarteak, batzuk zeharka daude eta beste batzuk ateburuan. Errementarikua: etxaurreko sarrerako atearen ertzean erliebe bat, eta bertan gurutzea. Posada: argiari sartzen uzten dion zulo txiki bat egurrezko baoguneen artean. Etxaurrean, labea babesten duen estalpea.
Uberar ezagunak
- Jose Maria Zezeaga (1962-), pilotaria.
- Juan Martin Elexpuru Arregi (Idazlea) (1950/11/15)
- Jesus Maria Sagarna (Musikoa) (1944)
- Pedro Antonio Olañeta (1770-1825)
- Jesus Mari Elortza (Bergarako alkate ohia)
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) «Ubera | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).