Uazkuru

Uazkuru Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Inguruan, Larretxiki izeneko osina dago. Tontor bezala, gertu dagoen Kargaleku mendiak baino garrantzi handiagoa du.

Uazkuru
Datu orokorrak
Garaiera1.249 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′49″N 2°03′00″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe/Lizarrusti
MendikatMendikat

Irispideak

Lizarrustitik ur banalerroa jarraitzen duen bide klasikotik igo daiteke, Kalelantegi izeneko leporantz irtenez, Putxerri mendiaren iparraldean. Hirupagoeta edo Oroingaine ekialdetik inguratuz, Urratatso lepotik, Larretxikira heltzen da, bertatik tontorrera iristeko. Guardetxetik Pagomarira doan bidea eta Otsoarrateko lepora helduz, Saltamuñoko atakatik gertu, nahiko erraza da.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.