Uarrain I
Uarrain Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Gañetako zirkuan kokatzen da, bost mendiko taldetxo honetako garaiena delarik. Gañeta zirkuan dauden beste mendiak, Beleku, Bustiako Punta, Gañeta eta Malkorri dira. Mendi hauek, gailur konkabo bat eratzen dute Txindokirantz, Errekonta eta Irazustako lepoa lepoek mugatua. Lehenak, Auza-Gaztelu mendiarekin lotzen du. Bigarrenak, Ganboa mendiarekin.
Uarrain I | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.346 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′08″N 2°04′25″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Larraitz/Guardetxe/Zaldibia |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Tontor honetaranzko ibilbide on bat Zaldibiatik abiatzen da, Enirioko labarretik zehar, non, oso antzinako galtzada bat dagoen. Arkaka txikiko ur gordailuetatik, Uiduiko bordaranzko ibilbidea abiatzen da, Enirio osatzen duten guztien artean garrantzitsuena. Toki honetan, Igaratza eta Errenagako babeslekuetara doan bidea alde batera utzi eta iparrekialderantz jarraitu behar da, Zearragoenatik gailurrerantz bideratzeko, errez identifikatzeko modukoa Ondar-txuri mendiagatik. Toki honetatik, gailurrera igotzen da, mendi hauen gainaldera irtetzeko, Malkorri menditik oso gertu. Jeitsiera labur baten ondoren Uarraineranzko azken igoera abiatzen da.
Larraitzetik, bidea, Alotzarantz doana da Irazustako leporaino. Hemendik, tontorra oso gertu geratzen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |