Uakari

Uakari (Cacajao generoa) pitezidoen familiako zenbait tximino isatslaburren izena da.

Uakari
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaPitheciidae
SubfamiliaPitheciinae
Generoa Cacajao
Lesson, 1840
Azpibanaketa
Banaketa mapa

Ezaugarriak

Neurriz txiki samarrak dira, 51-57 cm luze. Aurpegia eta buruaren aurreko aldea ilerik gabeak dituzte; lepoaldea ere ile gutxikoa.

Amazonas ibaiaren erdialdeko eskualdeetan bizi dira.

Uakari motarik ezagunenak hauek dira: uakari burubeltza (Cacajao melanocephalus), ile marroixka eta aurpegiko azala beltza duena; uakari gorria (Cacajao rubicundus), ile marroixka eta aurpegi gorria duena; eta uakari burusoila (Cacajao calvus), ile zuria edo zilar-kolorea eta aurpegi gorrixka duena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.