USS Enterprise (NCC-1701)
USS Enterprise NCC-1701a Star Trekeko fikziozko ontzi bat da. Planeta Elkartuen Federakuntzako Izarretako Flotaren Constitución klaseko guda gurutzeontzi bat da. San Francisco ontzioletan eraikia (izen bereko hirian ez daudenak, baizik eta Lurraren inguruan orbitan) 2245ean. Bere kapitainik ezagunena James Tiberius Kirk izan zen.
USS Enterprise (NCC-1701) | |
---|---|
Zerbitzua | |
Hasiera | 2245 |
Erabiltzailea | Izarretako Flota |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Matt Jefferies (en) Andrew Probert (en) Ryan Church (en) John Eaves (en) |
Fabrikatzailea | San Francisco Fleet Yards (en) |
Zehaztasunak | |
Masa | 190.000 t |
Luzera | 288,6 m eta 290 m |
Altuera | 72,6 m |
Enterpriseko kapitainak
- Robert April
- Christopher Pike
- James Tiberius Kirk
- William Decker
- Spock
Enterprisen historia
2245ean jaurti zen Robert April eta Christopher Piken agintepean, aginte hau ontzi honen kapitainik ezagunena izan zen James Tiberius Kirkek komandante bezala hartu baino lehen. Federakuntzaren ontzirik ospetsuena bihurtu zen bere bost urteko esplorazio bidaiaren ondoren. Misio horretan lehen kontaktu bat izan zuten romulanoekin.
Hobekuntza eta eguneraketa ugari egin zizkioten, baina aipagarriena 2271n izan zen, beste batzuen artean, motorrak, warp bultzada eta zubia aldatu zizkiotenean (Constitución klaseko gainontzeko ontziei bezala).
Garai horretan ontzia William Deckerren agindupean zegoen, baina agintea garai horretan almirantea zen James Tiberius Kirki itzuli zioten, V'Ger gertakaria gertatzen ari zenean.
2285ean ontzia Spocken agindupean zegoen, eta Izarretako Flotako kadeteentzat ontzi-eskola bihurtua izan zen. Agintea berriz hartzen du Kirkek bi asteko entrenamendu bidaia batean zehar, ibilbidea aldatu eta Regula 1 sistemara joateko agindua jasotzen duenean, non Genesis proiektua garatzen ari zen. Honen ondorioz, Kirkek bigarren aldiz topo egin zuen Khan Noonien Singhekin, USS Reliant ontzia hartu zuena. Enfrentamendu horretan, Enterprise ontzia, garaile irten zen arren, oso kaltetua geratu zen, eta bere ofizialik ezagunenetako bat izan zen Spock kapitaina motorrei potentzia nagusia itzultzeko saiakeran hil zen USS Reliant larriki kaltetuaren barnean Genesis torpedoaren eztandak eragindako uhin hedatzailetik ihes egin ahal izateko.
Basera itzultzean, flotaren aginteak Enterprise ontzia ez konpontzea erabaki zuen, eta, gainera, desegin egin zuen, ontziak ia 40 urte baitzituen. Kirken agindupean konponketa txikiak egin zizkioten berriz erabili ahal izateko asmo soilarekin, eta ontzia almiranteak eta bere ofizialetakoren batzuk basetik lapurtu zuten, Genesis planetara abiatu zirenak, Spocken gorpua zegoen tokia, berau berreskuratzeko asmoz.
Klingon inperioaren B'Rel klaseko hegazti harrapari batekin ustekabeko borroka baten ondoren, Enterprise erabilgaitz geratu zen, oso egoera kaxkarrean baitzegoen. Harrapatuak izatea eragozteko, Hikaru Sulu komandanteak, McCoy doktoreak, Pavel Chekov komandanteak, Montgomery Scott kapitainak eta Kirk almiranteak osatutako tripulazioak ontzia utzi zuen, azken hiru hauek autosuntsipen sekuentzia aktibatuz. Ontziak, berau abordatu zuten klingon urriekin eztanda egin zuen, eta bere hondakinak Genesis planetaren lurrazalera erori ziren, atmosferan sartzean erraustu zirenak.
USS Enterprise suntsitua izan ondoren, Izarretako Flotak klase bereko beste ontzi bat berbataiatzea agindu zuen (USS Yorktown NCC-1717 ustez), eta NCC-1701-A erregistroarekin, egundaino, izen hau eraman duten sei ontziren historia baten hasiera izan zena, egungo Enterprise NCC-1701-Era iritsi arte, Jean-Luc Picarden agintepean.
Enterprisen ezaugarriak
Enterprisek 14 laborategi, jaurtiketa badia bat, behaketa kubierta bat, jangela/taberna bat, ingeniaritza gunea, hitzaldi aretoa, zubi sekundario edo gudu zubi bat eta 430 tripulatzailerentzako tokia zituen. Bere armamentua 6 Phaser bankuz eta 2 fotoi torpedo jaurtigailu edo hodiz osatua zegoen.
- Luzera:341 metro
- Zabalera: 125 metro
- Altuera:72 metro
- Kubiertak: 23
- Masa: 500.000 tona
- Tripulazioa: 430 pertsona
- Gehienezko gurutze abiadura: 8 Faktorea
Anezka
1976an NASAk espaziontzi honen omenez izena daraman Enterprise anezka aurkeztu zuen.