Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua
Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua (ingelesez: United States Geological Survey edo USGS), Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko agentzia zientifiko bat da. USGSko zientzialariek Estatu Batuetako lurra, bere baliabide naturalak eta mehatxatzen duten arrisku naturalak ikertzen dituzte. Agentziak lau zientzia arlo nagusi ditu: hidrologia, geologia, geografia eta biologia. USGSa erakunde ikertzaile bat da, erregulazio ardurarik gabea.
Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua | ||
---|---|---|
science for a changing world | ||
Datuak | ||
Izen ofiziala | United States Geological Survey | |
Izen laburra | USGS eta USGS | |
Mota | Estatu Batuen agentzia federala, geological survey (en) eta national mapping agency (en) | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Jarduera | ||
Kidetza | Biodiversity Information Standards (en) , Open Geospatial Consortium (en) , ORCID, DataCite (en) eta Research Data Alliance (en) | |
Eskumendekoak | National Wildlife Health Center (en) , Volcano Disaster Assistance Program (en) , Astrogeology Science Center (en) , Science Publishing Network (en) , National Geospatial Program (en) , Core Research Center (en) , USGS Core Science Systems Mission Area (en) , USGS Water Resources Mission Area (en) , USGS Ecosystems Mission Area (en) , USGS Environmental Health Mission Area (en) , USGS Land Resources Mission Area (en) , USGS Natural Hazards Mission Area (en) , USGS Energy and Minerals Mission Area (en) , Patuxent Wildlife Research Center (en) , Center for Earth Resources Observation and Science (en) , Geology, Minerals, Energy, and Geophysics Science Center (en) , U.S. Geological Survey Cooperative Research Units Program (en) , U.S. Geological Survey Biological Resources Division (en) eta National Earthquake Information Center (en) | |
Enplegatuak | 7.873 (2016) | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Jabea | Ameriketako Estatu Batuetako Barne Saila | |
Zeren jabe | National Geologic Map Database (en) , USGS ScienceBase (en) , The National Map (en) eta Mineral Resource Data System (en) | |
Ekonomia | ||
Aurrekontua | 1.316.000.000 $ (2021) | |
Historia | ||
Sorrera | 1879ko martxoaren 3a 1879 | |
webgune ofiziala |
Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailaren sail zientifiko bakarra da. USGSn 10.000 pertsona inguruk lan egiten dute eta bere egoitza Virginia estatuko Reston herrian du, Colorado estatuko hiriburua den Denverren eta Kaliforniako Menlo Parken bulego garrantzitsuak dituelarik.
USGSak Lurrikara Informazioaren Zentro Nazionala (ingelesez: National Earthquake Information Center) kontrolatzen du Colorado estatuko Golden herrian, munduan zehar gertatzen diren lurrikaren kokapena eta indarra detektatzeaz arduratzen dena.
Historia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren txosten batek iradokita USGSa 1879ko martxoak 3an fundatua izan zen. "Lur publikoen sailkapena, euren egitura geologikoaren, baliabide mineralen eta domeinu nazionaleko produktuen azterketa" lana eman zitzaion. Lan hau 1803an Louisianaren erosketaren ondoren Estatu Batuetara gehitu ziren lurralde zabalak sailkatzeko beharraren ondorio izan zen.
USGSko lehen zuzendaria izan zen Clarence Kingek, agentzia berria azterketa geologikoen zenbait tokiko agentzietatik abiatuta antolatu zuen. Kargua bi urtez bete ondoren, zuzendari bezala John Wesley Powellek ordezkatu zuen.
Zuzendarien zerrenda osoa
- 1879–1881 Clarence King
- 1881–1894 John Wesley Powell
- 1894–1907 Charles Doolittle Walcott
- 1907–1930 George Otis Smith
- 1930–1943 Walter Curran Mendenhall
- 1943–1956 William Embry Wrather
- 1956–1965 Thomas Brennan Nolan
- 1965–1971 William Thomas Pecora
- 1971–1978 Vincent Ellis McKelvey
- 1978–1981 Henry William Menard
- 1981–1993 Dallas Lynn Peck
- 1994–1997 Gordon P. Eaton
- 1998–2005 Charles G. Groat
- 2006- Mark Myers