Estatubatuar dolar
Dolar estatubatuarra[1] (ingelesez: United States dollar) Ameriketako Estatu Batuetako diru ofiziala da. Nahiz eta AEBetan soilik jaulkitzen den, beste herrialde batzuek ere diru hori hartu dute ofizialtzat: Ekuadorrek eta El Salvadorek.
Estatubatuar dolar | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Nongo eskumena | Ameriketako Estatu Batuak |
Jaulkitzailea | Erreserba Federalaren Sistema |
Ikurra | $ |
Historia | |
Hasiera | 1792 |
Ordezkatzen du | sucre, Delaware pound (en) , New Hampshire pound (en) , New Jersey pound (en) , South Carolina pound (en) , Rhode Island pound (en) eta North Carolina pound (en) |
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar (argipena)».
Dolar izenaren jatorria
Estatu Batuetako dolarraren izena Espainiako dolarretik dator, Iberiar Penintsulako Gerra garaian erabiltzen zen dirua baitzen. Era berean, Espainiako dolarrak beste diru batean zuen jatorria, Erdialdeko Europako Thaler izeneko zilarrezko txanpon batean.
Dolarraren ikurra
Dolarraren ikurra ($) azaltzeko hainbat teoria izan dira. Teoria indartsuenak dio, ikur hori, Ps-ren (Pesos) laburdura mexikarraren ondorio dela. Diotenez, S hizkia P-aren gainean idazten hasi ziren $-a bihurtu arte. Ikur hori diru ofiziala izan baina lehenago ere erabiltzen zen.
Batzuetan ikur hori bi marra bertikalekin erabiltzen da ere, United States-en U-a eta S-a konbinatuz, baina badirudi ikur hau erabiltzen zela Estatu Batuak Britainia Handiaren kolonia besterik ez zirela ere.
Kanbio- eta kotizazio-tasa
Gaur egun, munduko dibisa guztiak elkarri lotuta daude kapital-fluxuen arabera, eta horrek kanbio-tasak eta kotizazioak aldatzen ditu. Liga-bilbadura sistema horrek ematen dio balioa diruari. Denbora luzez dolarra izan zen munduko ekonomiaren oinarria, eta hori izan zen munduko truke-tasa eta kotizazioetarako oinarria. Orain, euroarekin, munduko dibisetan tentuz jokatze handiagoa dago.
Joseph Stiglitzentzat, dolarretako erreserba-sistema krisiaren zati bat da, eskudiruaren zati handi bat AEBetara iristea eragiten baitu. AEB Erreserben sistema global berri bat sortzea proposatu zuen. Zhou Xiaochuanek, Txinako banku zentraleko gobernadoreak, gauza bera proposatu zuen eta moneta berri bat sortzea eta NDFk moneta berria jaulkitzea eskatu zuen.[2]
Txanponak
Hona hemen 1972tik aurrera Estatu Batuetan egindako txanpon ofizialak:
Izen ofiziala | Izen arrunta (ingelesez) |
Aurrealdea[3] | Atzealdea[3] | Aurrealdeko irudia eta data | Atzealdeko irudia eta data | Pisua | Diametroa | Materiala | Ertza | Zirkulazioa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Zentabo bat 1¢ |
penny | Abraham Lincoln (1909-egun) | Lincoln Memorial (1959-2008) Herrialdeko armarria (2010-egun) |
2.50 g | 19.05 mm | 97.5 % Zn 2.5 % Cu |
Laua | Zabala | ||
Bost zentabo 5¢ |
nickel | Thomas Jefferson (1938-egun) | Monticello (1938-egun) | 5.00 g | 21.21 mm | 75 % Cu 25 % Ni |
Laua | Zabala | ||
Hamar zentabo 10¢ |
dime | Franklin D. Roosevelt (1946-egun) | Olibondo-adar, lastargi, haritz-adar (1946-egun) | 2.27 g | 17.91 mm | 91.67 % Cu 8.33 % Ni |
Ildaskatua (118 ildaska) | Zabala | ||
Dolar-laurden 25¢ |
quarter | George Washington (1932-egun) | Itsas arrano buruzuri gezi-sortaren eta bi olibondo-adarren gainean (1932-1998) Batzuk; urtean behin bost ezberdin (1999-egun) |
5.67 g | 24.26 mm | 91.67 % Cu 8.33 % Ni |
Ildaskatua (119 ildaska) | Zabala | ||
Dolar-erdi 50¢ |
half | John F. Kennedy | Presidente-zigilua | 11.34 g | 30.61 mm | 91.67 % Cu 8.33 % Ni |
Ildaskatua (150 ildaska) | Mugatua | ||
Dolarra $1 |
dollar coin, golden dollar |
|
Etxe Zuria (1992) Amerikar Artearen Smithsoniar Museoa (1996) Sacagawea eta Jean Baptiste Charbonneau bere semea (2000-egun) AEBtako presidenteak (2007-2016; 2020) |
James Hoban (1992) Ezagutzaren lastargia daramaten alegoria (1996) Itsas arrano buruzuria hegan egiten (2000-2008) Besteak; urtero berriak |
8.10 g | 26.50 mm | 88.5 % Cu 6 % Zn 3.5 % Mn 2 % Ni |
Inkuso | Mugatua |
Billeteak
Izen ofiziala | Aurrealdea | Atzealdea | Aurrealdeko irudia | Atzealdeko irudia | Lehen saila | Azken saila | Zirkulazioa |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Dolar bat | George Washington | Estatu Batueako zigilu-handia | 1935/1963 saila | 2017 saila | Zabala | ||
Bi dolar | Thomas Jefferson | Trumbullen Independentzia Aldarrikapena | 1976 saila | 2017 saila | Mugatua | ||
Bost dolar | Abraham Lincoln | Lincoln Memorial | 2006 saila | 2017 saila | Zabala | ||
Hamar dolar | Alexander Hamilton | Ameriketako Estatu Batuetako Ogasun Saila | 2004 saila | 2017 saila | Zabala | ||
Hogei dolar | Andrew Jackson | Etxe Zuria | 2004 saila | 2017 saila | Zabala | ||
Hogeita hamar dolar | Ulysses S. Grant | Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioa | 2004 saila | 2013 saila | Zabala | ||
Ehun dolar | Benjamin Franklin | Independence Hall | 2009 saila | 2017 saila | Zabala |
Erreferentziak
- Elhuyar Hiztegia
- Batson, Andrew. (2009-3-24). «China pide una moneda de reserva que sustituya al dólar» Wall Street Journal.
- (Ingelesez) Circulating Coin Images. United States Mint 2022-02-10.
Kanpo estekak
- Dolarraren sorrerari buruzko artikulua ARGIA astekarian
- (Ingelesez) (Alemanez) Dolar estatubatuar - diru paper