Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA, United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East) iheslarien esparruan nahiz kanpoan bizi diren palestinar iheslariei eta beren ondorengoei laguntza emateko sortutako Nazio Batuen erakundea da. 1949an eratu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Palestinarrek arabiarren eta israeldarren lehen gerraren ondorioz (1948) galdu zituzten beren etxe eta bizibideak. Egun, 2.600.000 palestinar iheslari zenbatu ditu erakundeak, baina hauetako gutxik jasotzen dute laguntza zuzena, elikagaiak, adibidez. 1980ko eta 1990eko hamarraldietan zehar erakunde honen lan nagusia erakundeak berak kudeatutako osasun zentroetan eta erietxeetan laguntza medikua ematea, eta beren eskoletan hezkuntza eskaintzea izan da. Agentzia komisario nagusi baten eta hamar naziok osatutako batzorde aholkulari baten zuzendaritzapean dago. Egoitzak Vienan (Austria) eta Ammanen (Jordania) ditu.

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia
Datuak
Izen laburraUNRWA
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea, aid agency (en) Itzuli, nazioarteko erakundea eta gobernu arteko erakundea
Jarduera
Honen parteNazio Batuen sistema
Ekoizpena
hezkuntza, osasun-laguntza, social services (en) Itzuli, Herri-lanak, Mikrokreditu eta emergency service (en) Itzuli
Agintea
ZuzendariaPhilippe Lazzarini (en) Itzuli
Egoitza nagusi
  • Amman
  • 31.94767°N 35.82967°E / 31.94767; 35.82967
Egoitza nagusi
JabeaNazio Batuen Erakundea
Historia
Sorrera1949
webgune ofiziala
Facebook: unrwa Twitter: unrwa Instagram: unrwa LinkedIn: unrwa Youtube: UCBN2PnishviqgUgvn_j9O_w Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.