UNESCOren hizkuntza-sailkapena

UNESCOren hizkuntza-sailkapena munduko hizkuntzak galtzeko arriskua duten arabera sailkatzeko erabiltzen den sistema da, UNESCOren atlasean erabiltzen dena.[1] UNESCOren atlasaren arabera arriskuan dauden hizkuntzak 2.498 dira guztira. Erabiltzen den sailkapenak 6 egoera hauek eskaintzen ditu:[2]

  1. Ziurra. Salbu dauden hizkuntzak, desagertzeko arriskurik ez dutenak
  2. Zaurgarria Guztiz salbu ez dauden hizkuntzak. Umeek hitz egiten duten hizkuntzak dira, baina esparru zehatz batzuetan bakarrik (etxean, adibidez). Guztira, 607 hizkuntza daude talde honetan (arriskuan dauden hizkuntzen %24,3). Unescoren arabera, talde honetan dago euskara (Unescoren arabera, 660.000 eta 700.000 hiztun bitartean zeuzkan euskarak 2009an).
  3. Arrisku ziurrean Umeek ez dute hizkuntza ikasten etxean. 632 hizkuntza daude talde honetan (%25,3). Multzo honetan daude Aragoiera (10.000 hiztun inguru) asturiera-leoniera (150.000 hiztun) eta gaskoia (250.000 hiztun guztira) .
  4. Larriki arriskuan Guztiz arriskuan dauden hizkuntzak: aiton-amonen belaunaldiak hitz egiten du bakarrik, eta gurasoen belaunaldiak ulertu egiten du, baina beraien artean ez dute hizkuntza erabiltzen eta ez die euren seme-alabei transmititzen. 502 hizkuntza daude egoera honetan.
  5. Kritikoki arriskuan Desagertzeko zorian dauden hizkuntzak: aiton-amonak eta belaunaldi zaharrenak dira hizkuntza dakiten gazteenak, eta, gainera, oso gutxitan erabiltzen dute. 538 hizkuntza denetara (%21,5). Kanariar Irletako guantxera hizkuntza multzo honetan sartu dute.[3]
  6. Galduta Desagertutako hizkuntzak. 219 hizkuntza jaso dituzte multzo honetan.
UNESCOren ikurra

UNESCO Atlasaren arabera, munduan 6.700 hizkuntz daude eta horietako erdia inguru desagertu egin daiteke XXI. mendean. 1950tik 241 hizkuntza desagertu dira munduan.

Erreferentziak

  1. «UNESCO Atlas of the World's Languages in danger» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-04).
  2. Juaristi, Patxi. (2009). «Hizkuntza aniztasuna eta gure bizi-kalitatea» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  3. «Euskara arrisku egoeran dauden hizkuntzen artean sailkatzen du Unescok» El Diario Vasco 2014-12-03 (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlas berria Donostian Azkue Fundazioa (2016)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.