UEK
UEK 1999. urtean jaio zen musika taldea da, Keu Agirretxearen (Fjord, Etsaiak) eskutik. Hiru disko instrumental kaleratu eta gero, Uek (2000), “Ganbaratik” (2003) eta “Fignuh Hystreld” (2005), proiektua hirukote bihurtu zen.
UEK | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ondarroa (Bizkaia) |
Musika mota | rock |
Urteak | 1999 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak |
Taldekideak | |
Keu Agirretxea Mikel Arakistain Jon Gurrutxaga | |
Informazio gehigarria | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gitarra eta ahotsetan Keu Agirretxea , baxuan Mikel Arakistain (Fjord, Etsaiak) eta baterian Jon Gurrutxaga (Arima Beltza) zeudelarik, Uek berriak “Heltzear diren egunak” kaleratu zuen 2006 urtean, egungo rockaren, klasikoaren eta alternatiboaren artean kokatzen den lana, beraien kontzertuetan islatzen den indar eta energiaz beteriko diskoa.
2007ko uztailean Ondarru eta Elgoibarko hirukotea “Uhinak” izeneko azken lanaren grabaketan murgildu zen. Andoaingo Garate estudioetan eta berriro ere Haritz Harreguyren eskutik, trioak kantuak sesioan, hau da, hirurak batera grabatzea erabaki zuen abestiei freskotasuna eta konpaktutasuna eman nahian.
Lan berria 2007ko urrian kaleratuko da Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. “Askatasun hitzak” izango da irratietan entzun ahal izango den lehen single-a. Hirukotea urriaren hasieran hasiko da emanaldiak eskaintzen.
Diskografia
- Uek (2000, Gaztelupeko Hotsak)
- Ganbaratik (2002, Gaztelupeko Hotsak)
- Fignuh Hystreld (2005, 2112 Produktions)
- Heltzear diren egunak (2006, Gaztelupeko Hotsak)
- Uhinak (2007, Gaztelupeko Hotsak)
- U10 (2009, Gaztelupeko Hotsak)