UEFA
UEFA edo Union of European Futbol Associations (euskaraz: «Europako Futbol Elkarteen Batasuna») Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente horretako futbol erakunde nagusia da, eta FIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusia Nyonen (Suitza) dauka.
UEFA | |
---|---|
UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia We care about football | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Union of European Football Associations, Union des associations européennes de football eta Union der europäischen Fußballverbände |
Izen laburra | UEFA, ΟΥΕΦΑ, УЕФА, УЕФА, УЕФА, УЕФА, УЄФА, УЕФА, 歐洲足協, 歐洲足總, 欧足联, 歐洲足協, یوفا, یوئیفا, УЕФА, УЕФА, УЕФА, УЕФА, یوفا eta يويفا |
Mota | nazioarteko kirol-federazioa, association football federation (en) eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Kidetza | FIFA |
Kide kopurua | 55 (2019) |
Eskumendekoak | Football Federation of Armenia (en) , Football Federation of Belarus (en) , Football Federation of Bosnia and Herzegovina (en) , Ukrainian Association of Football (en) , Football Federation of Kosovo (en) , Football Association of Ireland (en) , Football Association of Finland (en) , Albanian Football Association (en) , Football Association of Iceland (en) , Football Association of Wales (en) , Football Association of the Czech Republic (en) , Football Federation of Macedonia (en) , Royal Dutch Football Association (en) , Football Association of Serbia (en) , Swiss Football Association (en) , Liechtenstein Football Association (en) , Football Association of Montenegro (en) , Football Association of Slovenia (en) , Frantziako Futbol Federakundea, Italian Football Federation (en) , German Football Association (en) , Swedish Football Association (en) , Hellenic Football Federation (en) , Austrian Football Association (en) , Danish Football Association (en) , Portuguese Football Federation (en) , Andorran Football Federation (en) , Espainiako Futbol Errege Federakundea, Croatian Football Federation (en) , Norwegian Football Federation (en) , Turkish Football Federation (en) , Lithuanian Football Federation (en) , Luxembourg Football Federation (en) , Estonian Football Association (en) , San Marino Football Federation (en) , Malta Football Association (en) , Georgian Football Federation (en) , Bulgarian Football Union (en) , Polish Football Association (en) , Hungarian Football Federation (en) , Israel Football Association (en) , Scottish Football Association (en) , Gibraltar Football Association (en) , Association of Football Federations of Azerbaijan (en) , Cyprus Football Association (en) , Faroe Islands Football Association (en) , Latvian Football Federation (en) , Football Association of Moldova (en) , Irish Football Association (en) , Slovak Football Association (en) , Romanian Football Federation (en) , Football Federation of Kazakhstan (en) , Russian Football Union (en) , Royal Belgian Football Association (en) eta The Football Association (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Aleksander Čeferin (en) |
Idazkari orokorra | Theodore Theodoridis (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | FIFA |
Historia | |
Sorrera | 1954ko ekainaren 15a |
Sorlekua | Basilea |
webgune ofiziala |
Gaur egun, Aleksander Čeferin da presidentea, 2016an ordeztu zuen ordura arte postu hori zuen Michel Platini.
Antolaturiko txapelketak
- Selekzio arteko txapelketa: Eurokopa
- Taldekako txapelketak:
Historia
UEFA, 1954ko ekainaren 15ean sortu zen, Basilean (Suitza). Hasieran, bere egoitza Parisen (Frantzia) kokatu zen baina 1959an Bernara aldatu zuten eta azkenik, 1995ean Nyonera (Suitza). Gaur egun ere berton dirau.
Selekzio kideak
UEFAren barruan 53 futbol elkarte daude eta Europa kontinenteko herrialde independente guztiak barnean hartzen ditu, salbuespen hauekin: Monako eta Vatikano Hiria. Geografikoki Asian edota Europa eta Asia artean dauden futbol elkarte batzuk UEFAn daude AFCn edo Asiako Futbol Konfederazioan egon ordez: Armenia, Georgia, Kazakhstan, Turkia, Israel, Zipre, Errusia eta Azerbaijan (Israel eta Kazakhstan iraganean AFCko kideak izanak dira). Ziprek Europa, Asia edo Afrika aukera zezakeenean, Europako futbol elkarte izatea aukeratu zuen.
Aipagarria da Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek bakoitzak bere aldetik parte hartzea, politikoki estatu independenteak izan ez arren. Euskal Futbol Federakundeak, ordea, ezin du UEFAn sartu FIFAren partaidea ez delako. Izan ere, FIFAn sartzeko bi baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar du Futbol Federakunde batek [1]: ordezkatzen duen lurraldea estatu independentea izatea, edota -estatu independentea izan gabe- lurralde hori menpean duen estatuaren federakuntzaren baimena izatea. Euskal Herriaren kasuan, horrek esan nahi du Euskadiko Futbol Federakundea FIFAren partaidea izateko (horrek euskal selekzioari ofizialtasuna emango lioke) beharrezkoa dela Espainiako Futbol Federazioak bere oniritzia ematea, orain arte gertatu ez dena [2]
UEFAko presidenteak
Izena | Herrialdea | Aldia |
---|---|---|
Ebbe Schwartz | Danimarka | 1954 – 1962 |
Gustav Wiederkehr | Suitza | 1962 – 1972 |
Artemio Franchi | Italia | 1972 – 1983 |
Jacques Georges | Frantzia | 1983 – 1990 |
Lennart Johansson | Suedia | 1990 – 2007 |
Michel Platini | Frantzia | 2007 - 2015 |
Aleksander Čeferin | Eslovenia | 2016 - Gaur egun |
Erreferentziak
- FIFA Statutes
- La FIFA también dice No a la Euskal Selekzioa DEIA, 2021-08-3an
Kanpo estekak
- UEFA RANKING AND COEFFICIENTS
- UEFAren webgune ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Gaztelaniaz) (Italieraz) (Portugesez) (Errusieraz) (Japonieraz) (Koreeraz) (Txineraz)