UCAko martiriak
UCAko martiriak 1989ko azaroaren 16an Universidad Centroamericanan hil zituzten zortzi pertsonei deitzen zaie.
Biktimak
- Ignacio Ellakuria
- Ignacio Martín-Baró
- Segundo Montes
- Juan Ramón Moreno
- Amando López
- Joaquín López y López
- Elba Ramos
- Celina Ramos
Gertaerak
1979an El Salvadorren gertatutako estatu-kolpea kritikatu zuten Ellacuria eta UCA unibertsitateko jesuitak. Eurek herriaren alde egindako lanaren ondorioz, militarrak eta lur jabe handiak eurekin haserretu egin ziren[1].
1989ko azaroaren 16an, El Salvadorreko armadako Atlacatl bataloila unibertsitatean sartu eta sei jesuitak, unibertsitateko langile bat eta bere alaba hil zituzten[1].
Epaiketa
Gaur egun, ez da gertakariengatik epaitua izan. Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak kasua ikertzen jarritzen du[1].
2014ko abenduaren 23an, Ellacuria auziaren epaiketa 'iruzurra' izan zela adierazi zuen Velascok. Bere ustez, epaimahaiko kideek mehatxuak jasan zituzten eta froga “erabakigarriak” ezabatu zituzten, tartean, egun horietako erregistro militarrak esaterako[2].
Erreferentziak
- «25 urte bete dira El Salvadorreko jesuiten hilketatik», Berria, 2014-11-16
- «Ellacuria auziaren epaiketa 'iruzurra' izan zela uste du Velascok», EiTB, 2014-12-23