U-Boot
U-Boot Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran jardun zuen alemaniar itsaspeko mota bat izan zen. Izendapena alemanezko Unterseeboot (hitzez hitz, "Itsaspekontzia") hitzaren laburdura da. U-Boot itsaspekoen helburu nagusia AEBetatik eta Kanadatik Europara eta bereziki Erresuma Batura hornigaiz beterik zihoazen karga-ontziak hondoratzea edo suntsitzea izan zen.
Itsaspeko mota horren garapen eta erabilera zabala Kriegsmarine alemaniar itsas armadako Karl Dönitz buruzagiaren eskutik joan zen.
Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerraren hasieratik amaiera arte iraun zuen Atlantikoko guduko Alemaniaren armarik garrantzitsuena izan zen. Garaiko Erresuma Batuko Lehen Ministro Winston Churchillek zioenez, "Gerran zehar izutzen ninduen gauza bakarra U-Booten arriskua zen". Gerrateko lehenbiziko urteetan eta 1942ko maiatza arte U-Bootak AEBak, Kanada, Mexikoko Golkoa eta Erresuma Batuko kostalden inguruan zebiltzan Aliatuen karga-ontzien suntsiketari dagokionez, erabat eraginkorrak izan ziren. Baina konboi taktiken garapena (karga-ontzi multzo handiek destruktore ontziez lagundurik nabigatzea), radarra eta sonarraren agerpenak, sakontasun kargek, Enigma makinaren alemaniar kodeen deszifratzeak, Leigh Lightaren erabilerak eta zaintza hegazkinen ekintza eremuaren zabaltzeak U-Booten nagusitasunaren gainbehera eta amaiera ekarri zuten. Gerraren amaieran, hondoratze eta kalte ugari jasan zituzten, denera 743 U-Boot eta haietan zihoazen 30.000 lagun inguru galduta.
Motak
- I mota
- II mota
- V mota
- VII mota
- IX mota
- X mota
- XIV mota
- XVII mota
- XVIII mota
- XXI mota
- XXIII mota
Zinema
- Das Boot (1981), Wolfgang Petersenek zuzendu eta Jürgen Prochnowek antzeztua.
Kanpo estekak
- uboat.net (Ingelesez)
- ubootwaffe.net (Ingelesez) (Alemanez)
- The Diary of a U-boat Commander – Gutenberg proiektua (WWI) (Ingelesez)
- German U-Boats 1935–1945 (Alemanez)
- U-Boat Attack (Ingelesez)
- U-Boat U-35 and Prisoners-of-War, WWII (Ingelesez)
- U-Boat U-434, POWs in Canada (Ingelesez)