U-30 (1936)
U-30 edo Unterseeboot 30 itsaspeko alemaniarra izan zen. Kriegsmarineren zerbitzura egon zen Bigarren Mundu Gerran. VII Motakoa zen.
U-30 (1936) | |
---|---|
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | AG Weser (en) ![]() |
Historia | |
Aurrekoa | U-29 (1936) |
Eskaera | 1935eko apirilaren 1a |
Gila jartzea | 1936ko urtarrilaren 24a |
Uretaratzea | 1936ko abuztuaren 4a |
Esleipena | 1936ko urriaren 8a |
SS Athenia sinking | 1939ko irailaren 3a |
Zerbitzuaren amaiera | 1945eko urtarrila |
Scuttling | 1945eko maiatzaren 5a |
Inaugurazioa | 1936ko abuztuaren 4a |
Kudeatzailea | Kriegsmarine |
Erregistro-herrialdea | Alemania |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra eta Espainiako Gerra Zibila |
Identifikazioa |
Eraikuntza
Itsas-gila Bremengo AG Weser ontzioletako harmailetan jarri zuten 1936ko urtarrilaren 24an, 1936ko abuztuaren 4an uretaratu zuten, eta 1936ko urriaren 8an Kriegsmarineri eman zioten.
Historia
Bere ibilbidean zehar, U-30ak 8 patruilatan parte hartu zuen. Guztira 17 ontzi hondoratu zituen eta 86.490 tonako erregistro gordina lortu zuen, 325 tonako desplazamenduko HMS Barbara Robertson itsas kontrako arraste-ontzia barne. Beren itsas-minekin, merkataritza-lurrun bat eta korazatu britainiar bat ere kaltetu zituzten.
1939ko irailaren 3an, Erresuma Batuak Alemaniari gerra deklaratu zion egunean, U-30a Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldearen parean zegoen. 16:30ean, ontzi handi bat jazartzen hasi ziren. Ikusitako ontzia SS Athenia zen, 581 tonako transatlantikoa, 1418 tripulatzaile eta bidaiari zituena, horietatik 300 estatubatuar hiritarrak zirelarik, hau da, nazio neutral batekoak. Alemanek torpedeatuta, Bigarren Mundu Gerran hondoratutako lehen ontzia izan zen. Guztira, 118 bidaiari hil ziren. Alemaniako gobernuak ukatu egin zuen Athenia urpekari aleman batek hondoratu zuenik.
Urperatze taula
Data | Itsasontzia | Herrialdea | Edukiera | Helburua |
---|---|---|---|---|
1939ko irailaren 3a | Athenia | ![]() |
13 581 t | Urperatuta |
1939ko irailaren 11a | Blairlogie | ![]() |
4425 t | Urperatuta |
1939ko irailaren 14a | Fanad Head | ![]() |
5200 t | Urperatuta |
1939ko abenduaren 28a | HMS Barbara Robertson | ![]() |
325 t | Urperatuta |
1939ko abenduaren 28a | HMS Barham | ![]() |
31 100 t | Kaltetuta |
1940ko urtarrilaren 11a | El Oso | ![]() |
7267 t | Urperatuta (Itsas mina) |
1939ko urtarrilaren 16a | Gracia | ![]() |
5642 t | Kaltetuta (Itsas mina) |
1940ko urtarrilaren 17a | Cairnross | ![]() |
5.494 | Urperatuta (Itsas mina) |
1940ko otsailaren 7a | Munster | ![]() |
4305 t | Urperatuta (Itsas mina) |
1940ko otsailaren 9a | Chagres | ![]() |
5.406 | Urperatuta (Itsas mina) |
1940ko martxoaren 8a | Counsellor | ![]() |
5068 t | Urperatuta (Itsas mina) |
1940ko ekainaren 20a | Otterpool | ![]() |
4876 t | Urperatuta |
1940ko ekainaren 22a | Randsfjord | ![]() |
3999 t | Urperatuta |
1940ko ekainaren 28a | Llanarth | ![]() |
5053 t | Urperatuta |
1940ko uztailaren 1a | Beignon | ![]() |
5218 t | Urperatuta |
1940ko uztailaren 6a | Angele Mabro | ![]() |
3154 t | Urperatuta |
1940ko uztailaren 221a | Ellaroy | ![]() |
712 t | Urperatuta |
1940ko abuztuaren 9a | Canton | ![]() |
5779 t | Urperatuta |
1940ko abuztuaren 16a | Clan Macphee | ![]() |
6628 t | Urperatuta |
Komandanteak
Maila | Izena | Noiztik | Noiz arte |
---|---|---|---|
Kapitänleutnant | Hans Cohausz | 1936ko urria | 1938ko urriaren 31a |
Kapitänleutnant | Hans Pauckstadt | 1938ko otsailaren 15a | 1938ko abuztuaren 17a |
Kapitänleutnant | Fritz-Julius Lemp | 1938ko azaroan | 1940ko irailan |
Kapitänleutnant | Robert Prützmann | 1940ko irailan | 1941eko martxoaren 31a |
Kapitänleutnant | Paul-Karl Loeser | 1941eko apirilaren 1a | 1941ko apirila |
Kapitänleutnant | Hubertus Purkhold | 1941ko apirila | 1941ko apirilaren 22a |
Oberleutnant | Kurt Baberg | 1941eko apirilaren 23a | 1942ko martxoaren 9a |
Oberleutnant | Hermann Bauer | 1942ko martxoaren 10a | 1942ko urriaren 4a |
Oberleutnant | Franz Saar | 1942ko urriaren 5a | 1942ko abenduaren 16a |
Oberleutnant | Ernst Fischer | 1943ko maiatzan | 1943ko abenduaren 1a |
Oberleutnant | Ludwig Fabricius | 1943ko abenduaren 2a | 1944ko abenduaren 14a |
Oberleutnant | Günther Schimmel | 1945eko urtarrilaren 17a | 1945eko urtarrilaren 23a |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):U-30 uboat.net webgunean.