Tytonidae
Titonido (Tytonidae) hegazti estrigiformeen familia bat da. Bi azpifamiliek osatzen dute, Tytoninae eta Phodilinae izenekoak, genero bana dutenak.
Tytonidae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Strigiformes |
Familia | Tytonidae Ridgway, 1914
|
Azpibanaketa | |
30-53 cm izaten dira luze. Buru handi biribila dute, oso higikorra eta gainaldetik zapalduxea; begiak buruaren aurrean dituzte eta horien inguruko ile-lumak bihotz forman, kolorez zuriak. Mokoa eta atzaparrak oso zorrotzak eta kakotuak dituzte. Kolorez, bizkarralde marroi argi eta sabelalde zurikoak izaten dira. Bi ipar buruetan eta ozeanoetako uharteetan izan ezik mundu guztian bizi dira.
Espezieak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-4-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.