Tystnaden
Tystnaden (euskaraz Isiltasuna) 1963ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako film dramatiko bat da. Ingrid Thulin, Gunnel Lindblom, Birger Malmsten, Håkan Jahnberg eta Jörgen Lindström aktoreek antzeztu zuten.
Tystnaden | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | Tystnaden |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Hizkuntza | suediera |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Telesaila | Metaphysical Trilogy (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Ingrid Thulin Gunnel Lindblom (en) Birger Malmsten Eduardo Gutiérrez (en) Håkan Jahnberg (en) Jörgen Lindström | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Edizioa | Ulla Ryghe (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ivan Renliden (en) |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Europa |
Argumentu nagusia | fedea, Zalantza, Jaungoiko kristaua, abandonment (en) , sibling relationship (en) , Ziurtasuna, agnostizismoa, heriotza, bakartasuna, atsekabea, emptiness (en) , sexual desire (en) , psychological repression (en) , herstura eta eritasuna |
Argumentua
Ester (Ingrid Thulin), bere ahizpa Anna (Gunnel Lindblom) eta hiloba Johanek (Jörgen Lindström) trenez atzerritar herrialde ilun baten barna doaz, ziurrenik gerran dagoena. Hiruak sorterrira itzultzen ari dira, baina euren bidaia eten eta atseden hartzeko hiri bateko erdipurdiko hotel batean ostatu hartuko dute, krisialdi pertsonala igarotzen ari den Ester gaixo jarri baita. Esterrek Annak eragiten dion erakarpen sexuala erreprimitzen duen bitartean, Annak egoera aspergarri hartatik eta ezinegonagatik askatuko duten sentsazio eta bizipenen bila dabil, horrenbestez hoteleko tabernako zerbitzariarekin oheratuko da. Hortaz, bi ahizpen arteko harremana batak bestearekiko duten erabateko gorrotoa eta elkarren arteko menpekotasun patologikoaren nahasketa arraro bat da, gainera haurra egoera honen lekuko mutua ere bilakatuko da.
Aktoreak
- Ingrid Thulin – Ester
- Gunnel Lindblom – Anna
- Birger Malmsten – Tabernaria
- Håkan Jahnberg – Zerbitzaria
- Jörgen Lindström – Johan
Kanpo estekak
- Tystnaden filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Tystnaden filmaren IMDBko fitxa iakurgai (Ingelesez)