Tyrone konderria
Tyrone konderria (Contae Thír Eoghain irlanderaz eta County Tyrone ingeleraz) Ulster probintziako bederatzi konderrietatik bigarren handiena da eta Ipar Irlandako konderririk handiena da. Neagh aintziraren ertzean dago. 3.155 km²ko zabalera du.
Tyrone konderria | |||
---|---|---|---|
County Tyrone Contae Thír Eoghain | |||
| |||
CountyTyrone.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Omagh 54°35′24″N 7°17′24″W | ||
Azalera | 3.155 | ||
Mugakideak | Donegalgo konderria, Monaghaneko konderria, Fermanagheko konderria, Derryko konderria, Armagheko konderria eta Antrimeko konderria | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 177.986 (2011) | ||
Dentsitatea | 56,41 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
|
Geografia
Natura
650 m-tik gorako mendiak dira iparraldean eta 350 m ingurukoak hegoaldean. Mourne ibaiaren harana emankorra da oso. Bestalde zohikaztegi lau zabalak ditu Neagh aintziraren ertzean.
Hiriak eta herriak
- Omagh/an Ómaigh (19.910 biztanle), hiriburua
- Dungannon/Dún Geanainn (15.889)
- Strabane/An Srath Bán (13.456)
- Cookstown/An Chorr Chríochach (10.646)
Historia
Erdi Aroan O'Neill leinu indartsuaren lurraldea izan zen. Garai hartan konderria zabalagoa zen eta Foyle aintziraraino iristen zen. Londrestik Derryra etorritako artisauek merkatal kontrol handiagoa eskuratu asmoz Derryko konderria eratu zuten Tyroneko iparraldeko lurraldean 1610-20 urteen artean.
XIX mendeko Gosete Handiak Tyronen ere izan zuen eragina eta 1841ean 312.000 biztanle bazituen ere hamarkada batean populazioa %20 inguru jeitsi zen. Hurrengo ehun urtetan biztanleriak behera egiten jarraitu zuen 1937an 127.000 pertsonetara iritsi arte. Ordutik aurrera goranzko joera izan du. 1920an Irlandaren zatiketa gertatu zenean Tyroneko konderriak Ipar Irlanda eratzea erabaki zuen. 1973. urtean Strabane, Omagh, Dungannon eta Cookstown-eko barrutietan banatu zen Tyroneko konderria.
Ekonomia
Laborantza (patata, barazkiak, lihoa), industria (ehungintza, janariak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak
- Beaghmoreko harrespilak
- Ulster American Folk Park: Ulsterretik Amerikara emigratu zutenen bizimodua erakusten du.
- Altinaghree gaztelua
Pertsona famatuak
- Denis Haughey (1944- ), politikaria, SDLPko arduradun nagusietakoa.
- Janet Devlin (1994- ), abeslaria.
Iruditegia
- Omagheko elizak
- Omagh neguan
- Cookstowneko gurutze zelta
- Paisaia
- Paisaia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.